Egizan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
 
== Eratzeko arazoak ==
 
Egizan eratzeko prozedurak agerian utzi zituen Ezker Abertzalearen barneko kontraesanak feminismoarekiko. Bere osotasunean hartuta, Ezker Abertzaleak ez zuen kontzientzia feministarik. Europako ezkerreko mugimendu [[iraultzaile]]etan feminismoarekiko eratutako topiko berberak errotuta zeuden bere baitan.
 
43 ⟶ 42 lerroa:
 
1988ko maitzaren 8an “Emakumeak organizatzen, Euskadiren askatasuna gauzatzen” lemapean, hirurehun emakume inguru bildu ziren Egizanen Asanblada Eratzailean bere Oinarri Ideologikoak, KAS Bloke Gidaria Txostena eta behin-behineko egitura onartzeko. Emakumeen zapalkuntzaren jatorria zein zapalkuntza ezabatzeko markoa zehaztu zituzten oinarri ideologikoetan. Egizanen helburuak KAS blokearen berberak ziren, hots ” Taktikoki KAS Alternatiba lortzea eta estrategikoki Euskadi Independiente, batu, sozialista eta euskalduna eraikitzea”.Asanblada Eratzailetik aurrera, “euskal emakume langileen zapalkuntzaz kontzientziatzeko eta ENAM antolatzeko zeregina”hartu zuten, “emakumeen arazo espezifikoei alternatibak emanez” eta “emakumeak nazio askapenerako prozesuaren partehartzaile bihurtuz”.
 
{{aipu|-Egizan-eko kideek zer ekarpen egin zenioten ezker abertzaleari?
 
-Rakel Peñaː https://www.berria.eus/udako_serieak2018/08/07/politikari_ohiak/rakel_pena.htmBorroka feminista ez zegoen gaur egun bezala ikusita, ez gizartean, ez ezker abertzalean, ezta politikan ere. Feminismoa borroka marginaltzat eta erradikaltzat jotzen zen, zentzu ezkor batean, kontraesanak sortzen baitzituen. Erresistentzia handiak zeuden borroka feminista planteatzeko eta garatzeko orduan, esparru guztietan. Horrek sortu zituen hainbat liskar ezker abertzalearen barruan, eta uste dut hura izan zela abiapuntu bat gauzak beste modu batean ikusteko. Gaur egun, ematen du feminismoa eztabaidaezina dela, baina bere garaian gu oso kuestionatuak izan ginen, baita ezker abertzalearen barruan ere. Hala ere, pentsatzen genuen diskurtso hori uztartu beharra zegoela ezker abertzalean, eta horregatik jarraitu genuen aurrera.|[[Rakel Peña]], Ezker Abertzaleko politikaria, 2018}}
<ref>https://www.berria.eus/udako_serieak2018/08/07/politikari_ohiak/rakel_pena.htm</ref>
 
== Kongresu eratzailea ==