«Erraldoiak (folklorea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
 
== Historia ==
=== Jatorria ===
[[Fitxategi:Gegantssolsona2005.JPG|thumb|280px|[[Solsona]]ko erraldoiak ([[Katalunia]]), [[1675]]ean eta [[1727]]an egindakoak]]
[[Fitxategi:Gigantes pamplona jorge urdanoz.jpg|thumb|280px|Iruñeko erraldoiak, [[1860]]an egindakoak.]]
[[Fitxategi:Gigantes y Cabezudos por la calle Loiola (2 de 3) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|280px|Erraldoiak eta buruhandiak [[Donostia]]ko Loiola kalean, [[1927]].]]
Erraldoiei buruzko aipamenak oso-oso aspaldikoak dira, zeren eta [[greziar mitologia]]n deskribatzen baitzituzten jada antzina-antzina lurpean bizi zen herri edo tribu gisa; eta haien borrokek ''gigantomachia'' deitua inspiratu zuten. Euskal Herrian ere badira haien antzekotzat har daitezkeen figurak. Pertsonaia mitiko hauen hainbat irudikapen gaur egun arte iritsi dira.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Ignacio Baleztena]]k dioenaren arabera, [[Arturo Kanpion]]ek bere ''Don García Almoravid'' eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; Kanpionek [[1276]]ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, [[Nabarreria]]ko kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, ''“baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Fitxategi:Gigantes y Cabezudos por la calle Loiola (2 de 3) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|280px|Erraldoiak eta buruhandiak [[Donostia]]ko Loiola kalean, [[1927]].]]
Jose Maria Coreraren iritziz, berriz, [[XVI. mende]]aren bigarren hamarkadan agertu ziren lehen aldiz erraldoiak Nafarroan, Iruñean San Ferminen prozesioaren aurretik dantzan, eta hainbat agirik erakusten du mende horretako bigarren erdialdean Migel Burladari eta honek lanean izandako lagunari 40 erreal ordaindu zizkietela, ''“San Roke dohatsuaren egunean erraldoiekin ibiltzeagatik”''. Baina ia hirurehun eta berrogeita hamar urte lehenago ageri zaizkigu jada, [[1380]]an hain zuzen, erraldoi eta buruhandi figurak [[Bartzelona]]n, [[Besta Berri]] edo Gorpuztiko ospakizun erlijiosoei loturik. [[Bilbo]]n ere badira XVI. mendearen hasierako ([[1509]]) erreferentziak, Gorpuzti Eguna buruhandi eta erraldoi eta guzti ospatu izanari buruzkoak. [[Azpeitia]]k [[San Inazio Loiolakoa]]ren kanonizazioa zela-eta antolatu zituen festetan ere izan zen, jasota baitago, ''“oso eite ederreko eta aberats jantziriko erraldoien dantza bat, eta lurralde honetan berria izanik asko gustatu zitzaion jendeari”''; [[1622]]. urtea zen.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Juan Garmendia Larrañaga]]k azaltzen du [[1657]]an Frantzisko Azpillagak zortzi erraldoi-buru egin zituela [[Tolosa]]n ([[Gipuzkoa]]) Iruñerako, eta horretarako eredu bat izan zuela, hain zuzen berdinak edo ahalik eta berdinenak egin zitzan. Eredua Nafarroako hiriburutik ekarri zion Joanes Loperenak, bere mandoa erabili baitzuen horretarako. Autore berak azaltzen dizkigu [[1778]]an Gipuzkoako udal horrek egin zituen gastuak, Besta Berrirako erraldoi berri batzuk eta mamu edo herensugea erosi behar zituela eta. [[Gasteiz]]en, iritsi zaigun aipamen zaharrena [[1643]]koa da; urte horretan, ''Hiriak galdatu behar dituen Eskubideen Araudi berria''-k jaso zuenaren arabera, zortzi dukat kuarto eman zizkioten erraldoiak zaintzeko ardura zuen pertsonari. Geroago, [[1728]]an, berriro agertu zen erraldoiei buruzko aipamena ''Quincuatro Seráfico Franciscano'' izeneko foileto batean. Baina [[1917]]an abiatu zen figura hauen aro modernotzat har dezakeguna, Arabari dagokionez.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
=== Gainbehera eta susperraldia ===
[[XVIII. mende]]aren hasieraz geroztik beherantz egin zuen erraldoien garrantziak, desegoki ikusten zituzten eta ekitaldi erlijiosoetan. Honen adibide garbia dugu [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.aren]] errege agindu bat, [[1798]]koa, ezartzen zuelarik ''“erresuma hauetako inongo elizatan, ez katedral, parrokia edo eliza erregularretan, ez egotea aurrean dantzarik ez erraldoirik”'', erabat bazterraraziz gainera ''“praktika hori prozesioetan eta bestelako eliz ekitaldietan, ez baitator bat horrelakoetan ezinbestekoa den duintasun eta begirunearekin”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Fitxategi:Gigantes pamplona jorge urdanoz.jpg|thumb|280px|[[Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa|Iruñeko erraldoiak]], [[1860]]an egindakoak.]]
[[XIX. mende]]ko lehen hamarkadetatik aurrera, ordea, erraldoi eta buruhandiak gero eta kementsuago itzuli dira herri eta hirietako festa profanoetara, harik eta gaur egun gauza orokorra izatera iritsi diren arte, batez ere [[Katalunia]], [[Valentziako Erkidegoa|Valentzia]], [[Gaztela eta Leon]], [[Madrilgo Erkidegoa|Madril]] eta [[Gaztela-Mantxa]] erkidegoetan. [[Solsona]]n ([[Lleidako probintzia|Lleida]]) 260 erraldoi desberdin elkartzera iritsi dira, ehun bat lagunartetan elkartuta.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
Gure inguruotan, berriz, gizarte mailan [[1854]]az geroztik lortua duen indarragatik Bilboko gargantua azpimarratu behar da, eta batez ere Nafarroa ingurua, zenbaitetan erraldoien lurralde ere esan izan diotena, 70 baino gehiago baitira erraldoien konpartsak, zenbaitetan ehun urtetik gorako figurak ere badituztenak. [[Tadeo Amorena]] maisua ere gogoan izan behar da, XIX. mendearen bigarren erdialdean egin baitzituen [[Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa|Iruñeko erraldoiak]], ''“munduko lau alderdiak”'' irudikatzen dituzten figurak.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
== Erreferentziak ==
31.385

edits