Ireki menu nagusia

Aldaketak

''Jesus'' izenak, jatorrian, «[[Yahveh]]k salbatzen du» esan nahi zuen [[aramera|arameraz]].<ref>{{es}} Meier, ''Un judío marginal. Una nueva visión del Jesús histórico'', I, 219. orr.</ref><ref>{{Erreferentzia | hizkuntza = en | abizena1 = Tal| izena1 = Ilan| abizena2 = Uriel| izena2 = Rappaport| abizena3 = Israel| izena3 = Ronen| izenburua = The Hasmonean State| argitaletxea = Yad Ben-Zvi| lekua = Jerusalem| urtea = 1993| isbn = 965-217-109-3}}</ref> [[Hebreera]]z ''Iehoshua'' ({{lang|he|ישׁוע, Yēšûaʿ}}) zen, eta hortik latinera pasa zen, ''Iesus'' forman.
 
''[[Kristo]]'' hitza [[latin]]etik dator (''christus'') eta hori era berean [[greziera]]tik (''Christós'' - 'Χριστoς' ahoskatu /khristos/, [kh] gipuzkerazko ''j'' da, ''jan'' hitzean bezala). 'Χριστoς', halaber, [[hebreera]]tik dator eta bertan ''meshiah'' erabiltzen da. Haren esanahia, hizkuntza horietan guztietan, «olioztatua» da.
 
Izen horrekin [[judaismo|judutarrek]] euren apaiz, errege eta profetak izendatzen zituzten, [[Jainko]]aren izenean hitz egiteko olioz igurtzi behar baitziren. Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileek ere titulu hau eman zioten, ''Jesu Kristo'' deituta.<ref>{{en}} [http://jesuspuzzle.humanists.net/partone.htm ''THE JESUS PUZZLE. Was There No Historical Jesus? Part One: A Conspiracy of Silence'']</ref> Denborarekin ''Kristo'' izena ''Jesus''en baliokide bilakatu zen.