Tarragonatik Bartzelona eta Frantziarako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
 
==Bilakaera==
Sorrera garaian, [[Espainiako historia|Espainian]] bertako kapitalaz gehienean osatutako burdinbide-konpainia bakarra izan zen.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 268-270. or.</ref> 1877an, burdinbidea [[Figueres]]<nowiki/>eraino heldu zen, baita ospakizun handi bat egin ere. Lau hilabete geroago, berriz (1878ko urtarrilean), [[Portbou]]<nowiki/>raino, eta era horretan, Frantziarekiko konexioa egin zuen. 1886an, Madril eta [[Zaragoza]]<nowiki/>tik Bartzelonarako Burdinbide Zuzenen Konpainiaz jabetu zen, hiri horien arteko esleipena zuena, baina diru arazoak zirela eta, exekutatu gabea. Urtebete geroago, gainera, [[Vallsetik Vilanova eta Bartzelonarako Burdinbide Konpainia]]<nowiki/> eskuratu zuen.<ref>Bernils Mach, Josep M. (08/01/2006).</ref>
 
Berehala, ordea, tentsio finantzarioak hasi ziren konpainia berria eratu zuten enpresek zekartzaten zorrak eraginda. 1888an, Zaragoza bidean, [[Reus]]-[[Calpe]] tartea eraikitzen ari ziren. Ondorioz, [[Norteko Konpainia]]rekin negoziatu behar izan zuten zama finantzarioa eraman ezinik. Aldiz, [[Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia|MZA]]<nowiki/>ren ordezkariak akziodunen batzarrean ezustean aurkeztu ziren, eta konpainiarentzako eskaintza mesedegarri bat egin, tartean zela TBF kudeatzeko autonomia eta obrak bukatzeko 30.000.000 [[Espainiar pezeta|pezeta]]<nowiki/>ko mailegua, ehuneko 4ko interesaz.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 268-270. or.</ref>