«Parisko Notre-Dame katedrala»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
==== XIX. mendeko berrikuntza ====
1789k [[Frantziako Iraultza]] ekarri zuen, eta arrazoiaren gurtza. Iraultzaileek txikizioak eragin zituzten katedralean, eta haren kontserbazioa asko hondatu zen. Notre-Dame fisikoki zein gogoz biziberritzeko mugimendua [[Victor HugokHugo]]<nowiki/>k hasi zuen 1831tik aurrera, eraikina balioetsiz, iragana ez ahazteko premia nabarmenduz eta nazioaren ondaretzat joaz. Are, eleberri bat ere idatzi zuen bertan kokatua, ''Parisko Andre Maria'' ([[1831]]), Quasimodo kanpai jole konkordun eta begibakarraren eta Esmeralda ijitoaren arteko harremana XV. mendeko Parisen kontatzen duena. Horrek iruditeria kolektiboa elikatu zuen, eta erlijioaz aparteko dimentsio bat eman zion eraikinari.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Quasimodo eta Strygeren etxea|hizkuntza=|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2004/003/001/2019-04-17/quasimodo-eta-strygeren-etxea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-04-18}}</ref>
 
Katedrala, [[Eugène Viollet-le-Duc]]ek eta [[Jean-Baptiste-Antoine Lassus]]ek zaharberritu zuten [[1846]]an, baina Lassus hil egin zen eta Eugène geratu zen agintari bakar bezala. Egin zituen aldaketetako batzuk, honako hauek dira: [[pilotaleku|frontoiak]] leihoetan sartzea, hegoaldeko [[arrosa leiho]]a berak asmatua da, [[ostiko arku]]etako harria, harri berriagatik aldatzen du, barne kapera eta aldare guztiak berreraikitzen ditu; fatxadan, estatua berriak jartzen ditu Erregeen Galerian, eta, estatuetan buru batzuk falta direnez, gertuko katedraletatik kopiatzen ditu (Eugene beraren erretratuak diren batzuk ere badaude). Guzti honetaz gain, katedralaren isolamendu bat pentsatu zuen inguruko eraikin guztiak suntsituz.