Himerako gudua (K.a. 409): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
21. lerroa:
Kartagotar armada nazionalitate askotakoa zen. Libiar infanteria astuna eta arina armadaren unitate disziplinatuenak ziren. Astunak formazio itxian borroka egiten zuen, ezpata luzeekin eta ezkutu biribilekin armaturik, kaskoak eta lihozko korazak zeramatzan ere. Libiar infanteria arinak, berriz, xabalinak eta ezkutu txikiak zituen. Iberiar infanteriak tunika zuriak, purpurazko ertzekin jantzi zituen baita larruzko kaskoak ere.
 
Infanteria astunak [[Falange (militarra)|falange]] trinkoan borroka egiten zuen, haren armak xabalinak, ezkutu luzeak eta ziztatzeko ezpata txikiak ziren<ref> GOLDSWORTHY, Adrian: ''The fall of Carthage'', 32 or. <nowiki>ISBN 0-253-33546-9</nowiki></ref>.
[[Campania]]ko, [[Sardinia]]ko eta [[Galia]]ko infanteriek berezko tresneria zuten <ref>FREEMAN, Edward A.: ''Sicily Phoenician, Greek & Roman'', 173 or.</ref>, zenbaitetan, Kartagok ekipaturik. [[Libiako historia|Libiarrek]], kartagotarrek eta libio-feniziarrek bazuten ondo prestatutako eta disziplinatutako zalditeria, ezpata sastatzaile eta ezkutu biribilekin. [[Numidia]]tik zalditeri arina ezin hobea zetorren xabalin multzo batekin horniturik, eta zaldiak brida eta estriburik gabe gidatzen zituzten.