Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
 
[[File:Begi kolpe.jpg|thumb|left|200px|Hernandorenaren biografia mardula, Xabier Lasak idatzia eta Larramendi Bazkunak 2008an argitaratua]]
Hernandorenaren biografian sakontzeko ezinbesteko da [https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/xabier-lasa/2008/07/01/begi-kolpea-teodoro-hernandorenaren-biografia Begi Kolpea] izenburua daraman [https://www.berria.eus/egilea/xabier_lasa Xabier Lasa] historialari eta kazetariaren lanari erreparatzea. [http://www.larramendi.org Larramendi Kultur Bazkunaren] eskutik Lasak <ref>Xabier Lasa: "Begi kolpea. Teodoro Hernandorenaren biografia" Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, 2008</ref> argitara emandako haren biografia mardulak jasotzen duen bezala, Teodoro Hernandorena galdutako belaunaldi baten ikurra izan zen. Gizon txiki eta bizia, zizurkildarraren bizitza filmetako abentura bat izan zela esan daiteke. Bere izena daraman Zizurkilgo [https://hernandorena.eus Hernandorena Kultur Elkarteak] ere herriko politikari eta kulturgizonaren biografia laburra <ref>[https://drive.google.com/file/d/1stOUGWCreBJbtTzWKdcpH06DH9HbIbTT/view biografia"TEODORO laburraHERNANDORENA (1898‐1994)"] - Hernandorena Kultur Elkartea - Sustraiak bilduma, 6. zkia - 2001</ref> argitaratu zuen 2011n.
 
Hamar urte zituela [[Apaizgaitegi|apaizgaitegira]] eraman zuten bere gogoaren aurka, [[Andoain|Andoaingora]] lehenik eta, hiru urte ondoren, [[Gasteiz|Gasteizera]]. Han ezagutu zituen [Jose Migel Barandiaran|Barandiaran]] eta [[Manuel Lekuona|Lekuona zaharra]]. Lau urte ondoren, ordea, eta aita zeharo haserretu zitzaion arren, apaizgaitegia utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Segidan, [[Zaragoza|Zaragozara]] joan eta [[medikuntza]] ikasketak burutu zituen. [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko erietxean]] pare bat urtez aritu eta gero, mundua ikusteko burutapena nonbait eta harat eta honat ibili zen itsasontzi batean, mediku‐lanetan. Lau urtez [[Villabona-Amasa|Villabonako]] [[Mediku|sendagile]] izan ostean, [[Odontologia|odontologia]] ikasketak egin zituen [[Madril|Madrilen]]. Itzulita, laster ireki zuen dentista‐kontsulta, Villabonan bertan lehenik, [[Donostia|Donostian]] gero, [[Joan Prim|Prim]] kalean.