Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
{{esaera2|Gurasoak euskaradunak izan arren, oso giro txarra nuen etxean, erabateko erdal giroa. Nik ez nuen sekula hitzik ere egin euskaraz, ez aitarekin eta ez amarekin. Nik dudan euskara kalean ikasi nuen, lagunekin.}}
 
Hernandorenaren biografian sakontzeko ezinbesteko da [https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/xabier-lasa/2008/07/01/begi-kolpea-teodoro-hernandorenaren-biografia Begi Kolpea] izenburua daraman [https://www.berria.eus/egilea/xabier_lasa Xabier Lasa] historialari eta kazetariaren lanari erreparatzea. [http://www.larramendi.org Larramendi Kultur Bazkunaren] eskutik Lasak <ref<Xabier Lasa: "Begi kolpea. Teodoro Hernandorenaren biografia" Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, 2008</ref> argitara emandako haren biografia mardulak jasotzen duen bezala, Teodoro Hernandorena galdutako belaunaldi baten ikurra izan zen. Gizon txiki eta bizia, zizurkildarraren bizitza filmetako abentura bat izan zela esan daiteke.
 
Hamar urte zituela [[Apaizgaitegi|apaizgaitegira]] eraman zuten bere gogoaren aurka, [[Andoain|Andoaingora]] lehenik eta, hiru urte ondoren, [[Gasteiz|Gasteizera]]. Han ezagutu zituen [Jose Migel Barandiaran|Barandiaran]] eta [[Manuel Lekuona|Lekuona zaharra]]. Lau urte ondoren, ordea, eta aita zeharo haserretu zitzaion arren, apaizgaitegia utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Segidan, [[Zaragoza|Zaragozara]] joan eta [[medikuntza]] ikasketak burutu zituen. [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko erietxean]] pare bat urtez aritu eta gero, mundua ikusteko burutapena nonbait eta harat eta honat ibili zen itsasontzi batean, mediku‐lanetan. Lau urtez [[Villabona-Amasa|Villabonako]] [[Mediku|sendagile]] izan ostean, [[Odontologia|odontologia]] ikasketak egin zituen [[Madril|Madrilen]]. Itzulita, laster ireki zuen dentista‐kontsulta, Villabonan bertan lehenik, [[Donostia|Donostian]] gero, [[Joan Prim|Prim]] kalean.