Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
Urte berean, Joxe Ariztimuño Aitzol laguntzaile hartuta, ''"Euzkadi"'' izeneko [[Film (zinema)|filma]] [[Dokumental|dokumentala]] errodatu zuen, lehen euskal dokumental luzea izan zena (110 min.). Hernandorenak burutu zituen filmaren ekoizpena, zuzendaritza eta muntaia. Ezagutzen zen film horren kopia bakarra [[Gipuzkoa|Gipuzkoako]] [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] egoitzan zegoen jasota eta, tamalez, [[Frankismo|frankistek]] erre zuten [[Donostia]] hartu zutenean.
 
Arlo guztiak ukitu zituen gure zizurkildarrak: [http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/fondo-documental/fondo-multimedia/mu-67490/ Poxpolin taldea] antolatu zuen, [[Euzko Mendigoxale Batza]] indartu, [[Euzko Nekazari Bazkuna-Euzko Nekazari Alkartasuna|Euzko Nekazari Bazkuna]], [[Baserri|baserritarren]] [[Sindikatu|sindikatua]] izan nahi zuena eratzen lagundu zuen, Euzko Abesbatza sortu… [[1933]]an, Aitzolekin batera, ''Euzko Pizkundea'' izeneko erakundea eratu zuen, intelektualak euskal kulturara eta [[Abertzaletasun|abertzaletasunera]] erakartzeko asmoz. [[Euskal Herriko kazetaritza|Euskal kazetaritzaren]] eragile, Errepublika aldarrikatuz geroztik, Joseba Zubimendirekin batera euskarazko lehen [[irratsaio|a]]a egin zuen [[1932]]an. Kirol arloan ere etengabe jardun zuen: [[Pilota]], [[Futbol]], [[Atletismo]], Plater‐tiratzaile, [[Txirirndularitza|Txirrindulari]]… batzak antolatu zituen. Baita [http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=78073&ep=71968 Mendizale Batza], [[1936]]an [[Hernio|Hernioko]] gailurrean egindako bilkuran.
 
Hernandorenaren kuttunak [[pilota]] eta [[bertsolaritza]] ziren. ''Gipuzkoako Pilota Batzaren'' lehendakari, [[Euskal Herria|Euskadiko]] lehen txapelketa antolatu zuen [[1936]]an. Teodoro bera pilotazale txukuna zen: [[Zesta punta|zesta‐puntan]] maila polita erakutsi zuen eta [[1926]]an Gipuzkoako txapelketa lortu zuen. Baina gehienbat [[Errebote|errebotean]] jardun zuen. Berak argitaratu zuen, [[1932]]an, errebote-jokoaren lehen araudia, euskaraz eta euskara errazean, herriko hizkeran, era [[Didaktika|didaktikoan]]. Hernandorenarentzat errebotea euskaltasunerako bidea zen. Teodorori zor diogu, baita ere, [[Hazparne]] eta [[Villabona-Amasa|Villabonaren]] arteko lehen neurketaren prestaketa, [[1930]]ean. Bertsolaritzaren su‐garrak harrapatu zuen beti. Teodorok antolatu zuen, esaterako, [[1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusia|Euskal Herriko Bertsolari I. Txapelketa Nagusia]], [[1935]]ean. [[Inazio Eizmendi|Baserrik]] jantzi zuen lehen [[Txapel|txapela]] hura.