Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
 
{{esaera2|gurasoak euskaradunak izan arren, oso giro txarra nuen etxean, erabateko erdal giroa. Nik ez nuen sekula hitzik ere egin euskaraz, ez aitarekin eta ez amarekin. Nik dudan euskara kalean ikasi nuen, lagunekin.}}
 
 
 
 
 
 
 
 
Hernandorenaren biografian sakontzeko ezinbesteko da [https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/xabier-lasa/2008/07/01/begi-kolpea-teodoro-hernandorenaren-biografia Begi Kolpea] izenburua daraman [https://www.berria.eus/egilea/xabier_lasa Xabier Lasa] historialari eta kazetariaren lanari erreparatzea. [http://www.larramendi.org Larramendi Kultur Bazkunaren] eskutik Lasak argitara emandako haren biografia mardulak jasotzen duen bezala, Teodoro Hernandorena galdutako belaunaldi baten ikurra izan zen. Gizon txiki eta bizia, zizurkildarraren bizitza filmetako abentura bat izan zela esan daiteke.
50 ⟶ 43 lerroa:
Gora handiko omenaldiak jaso ditu Hernandorenak, merezimendu osoz. Ospetsuena, agian, [[Donostia|Donostiako]] [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia antzokian]] jaso zuena [https://www.bertsozale.eus/eu/bertso-eguna/historia 1992ko Bertsolari Egunean]. [Zizurkil]] ere gogoan zuen: [[1986]]an omenaldia eskaini zioten [[Oiartzun|Oiartzungo]] bertsozaleek. Zizurkilgo udalak herriko argazki bat bidali zion opari gisa eta Hernandorenak oso ondo hartu zuen:
 
{{EsaeraEsaera2|… nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena etzan goxoa. Gerra denboran, neri bizi kentzeko asmotan Zizurkilko nere aitaren etxea miatzera etorri ziran gizon maltzurrak, Zizurkilen aurkitu zituzten laguntzalleak. Etzen, beraz, goxoa nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena. Egin dirazuten eskaintza atsegingarriak beste denak aztuaraziko dizkit, eta bizi guzirako, nere sorterria ikustean, zuek egin dirazuten eskeintza besterik ez dit gogoraziko…}}
 
Gero, berandu bada ere, Zizurkilgo herriak omenaldi kuttuna egin zion: haren jaiotetxeko kaleari ''Teodoro Hernandorena'' izena eman zitzaion.