Jörg Demus: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 urte
t
(Orri berria: «{{Biografia_infotaula_automatikoa}} '''Jörg Demus''' (Sankt Pölten, {{data|1928|12|2}} - Viena, {{data|2019|4|16}}) austriar piano-jotzailea izan zen. == Biografia =...»)
 
 
== Biografia ==
Sei urterekin hasi zen piano eskolak jasotzen, eta hamaika urteko mutiko bat baino ez zela onartu zuten [[Vienako Musikaren Akademia]] entzutetsuan, pianoa eta orkestra zuzendaritza ikasteko. Debuta egiteko garaia ere goiz iritsi zitzaion, hamalau urterekin, artean ikaslea zela. [[Bigarren Mundu Gerra]] betea zen, eta [[Vienako [[Musikverein]] entzutetsuko Brahms aretoan errezitala eginda agertu zen gaztea lehen aldiz jendaurrean. Gerra amaituta, mundu osoan jo zuen —Europa, Australia, Hego Amerika, AEBak eta Japonian izan zen biran—, eta [[Paul Badura-Skoda]]rekin eta [[Friedrich Gulda]]rekin batera, gerra osteko pianista austriar nabarmenetako bat bilakatu zen. Vienan, laurogeita hamar urterekin, gaixotasun labur baten ondotik.<ref name = "Berria">{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1981/023/002/2019-04-18/bizitza-oso-bat-pianoari-emana.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Bizitza oso bat pianoari emana|izena=A.|abizena=Sarasola|data=2019-04-18| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
Vienako Musikaren Akademian hamazazpi urterekin graduatu ostean, ospe handiko maisuen gidaritzapean jarraitu zuen ikasten pianoa, organoa, zuzendaritza eta konposizioa. Vienan lehenik, eta [[Paris]]en ondoren. 1956an [[Busoni saria]] irabazi zuen, eta bakarlari ibilbide oparoa osatu zuen handik aurrerakoan ere.<ref name = "Berria"/>
205.651

edits