Frantziako Lehen Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Armarria (hobetu)
tNo edit summary
45. lerroa:
'''Frantziako Lehen Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, '''Napoleondar Inperioa''' ere deitua, [[Frantzia]]n [[Napoleon Bonaparte]]ren agintaldi inperialari deritzon izena da, zeinetan [[Europa]]ko zati handia menperatu zuen. Inperioak [[1804]]tik [[1814]]ra iraun zuen, eta [[1815]]ean ere [[Ehun Egunak|Ehun Egunetan]] laburki berrezarri zuten.
 
Inperioaren hasiera [[1804]]ko [[maiatzaren 18]]an kokatzen da, Napoleonek -orduko [[Kontsulatua (Frantzia)|Lehen Kontsulak]]- Frantziarren Enperadorearen titulua hartu zuenean. [[Abenduaren 2]]an bere buruari eman zion koroa [[Paris]]ko [[Parisko Notre-Dame katedrala|Notre Dame katedralean]]. [[Hirugarren Koalizio]]ak berehala egin zion aurre eratu berriko inperioari. [[Austerlitzeko gudua]]n garaipen erabakigarria lortzean, Inperioak aurrera egin ahal izan zuen. Napoleonen armadak (''La Grande Armée'') [[Prusia]] [[1806]]an eta [[Errusia]] [[Polonia]]n [[1807]]an ([[Friedlandeko bataila]]) garaitu zituen. Ondoren, [[Tilsiteko hitzarmena]]rekin (1807ko ekainean), bakea itzuli zen Europara.
 
[[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] eskua sartzean gerra piztu zen [[1808]]an. [[Iberiar Penintsulako Gerra|Sei urteko gerra]] horretan larri ahuldu zen Inperioa. [[1809]]an, [[Bosgarren Koalizio]]ko Austriaren aurka borrokatu zen Frantzia. Garaile berriro aterata, [[Schönbrunneko Ituna]] ezarri zuen Napoleonek [[Habsburgo leinua]]ren gainean. Errusiarekiko tirabira diplomatikoek [[Errusiako frantziar inbasioa|Errusiaren inbasio]] zorigaiztokoa ([[1812]]) ekarri zuten. [[Seigarren Koalizioa]]rekin, Frantziako indarrak [[Alemania]]tik atera ziren [[1813]]an. Napoleonek [[1814]]ko [[apirilaren 6]]an abdikatu zuen, [[Elba (uhartea)|Elba]] uharte txikira erbesteratuta. Hortik [[1815]]ean itzuli zen, baina [[Waterlooko gudua]]n porrot egitean, Lehenengo Inperioa erori zen atzera bueltarik gabe.
57. lerroa:
 
[[Fitxategi:Jacques-Louis David, The Coronation of Napoleon.jpg|ezkerrera|thumb|280px|<small>Napoleonen koroatzea. [[Jacques-Louis David]]en margolana.</small>]]
Erradikal batzuen azpijoko saioak hondatu zirelarik –[[François-Noël Babeuf|Babeufena]] [[1797]]an, adibidez–, frantses burgesiak [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] jo zuen begiz, ekinaldi militar bikainak egin baitzituen Europan eta [[Egipto]]n. Napoleonek ekintza militar batez hartu zuen aginpidea, parlamentuari erasoa jo zion eta [[Kontsulatua (Frantzia)|kontsulatu bat]] eratu zuen, oso pertsona gutxiko gobernu bat Napoleon bera buru zeukana. Napoleonen egitasmoa, ordea, gerrari eta gudarosteari zegoen estu-estu atxikia, eta Europan barrena zeukan nahitaez zabaldu beharra. Egitasmo hori burutara emateko, [[1802]] eta [[1804]] bitartean jarri zituen 1799an sorturiko kontsulatuaren errejimena [[inperio]] bilakatzeko oinarriak. Napoleon enperadore koroatzea sinbolo itxuraz eta tankeraz oso zaindu bat izan zen. [[Aita santu]]a aurrean zuela, ez zion utzi aita santuari koroa hark jar ziezaion. Aitzitik, berak ezarri zuen koroa bere buruaren gainean, era horretara inperioa berea eta ez beste inorena zuela adieraziz. Inperioaren hedatzea enperadoreak une oroz kontrolatu ahal izateko moduan zegoen pentsatua. Horretarako elite berri bat sortu zuen, noblezia titulu berriak eman zizkion, eta bere familiako kideak jarri zituen mendean hartuak zituen erresumetan agintari.
 
[[Fitxategi:Austerlitz-baron-Pascal.jpg|eskuinera|thumb|350px|<small>[[Austerlitzeko gudua|Austerlitzeko garaipena]]. [[François Gérard]]en margolana.</small>]]