Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
32. lerroa:
Teodoro Hernandorena Zaragozan euskaltzaletu eta Donostian eta [[Bilbo|Bilbon]] abertzaletu zen. [[Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian|Bigarren Errepublikaren]] atarian, [[Euzko Gaztedi|Euzko Gaztedin sartzea erabaki zuen. [[Hernani|Hernanin]] [[1931]]n [[Abertzaletasun|abertzaletasunaren]] aldeko lehen [[Hitzaldi|hitzaldia]] eman zuenetik, geraezina gertatu zen haren ibilbide politikoa [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|36ko gerra]] heldu bitarte, [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño "Aitzol"]] apaizaren ondoan gehienetan.
 
Berehala [[Euzko Gaztedi|EGIko]] [[lehendakari]] izendatu zuten eta [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariarekin eta [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzonekin]] batera mitinlari eta antolatzaile modura nabarmendu zen, euskaraz beti. [[Azkoitia|Azkoitiko]] 1932ko[[1932]]ko [[Mitin|mitinean]] zin egin zuen: ''“de hoy en adelante no hablaré más que en euskera”''. Hernandorenaren ardura izan zen, besteak beste, [[1933]]ko [[Aberri Eguna|Aberri Egunaren]] prestaketa, ospatzen zen bigarrena, ''"Euzkadi‐Europa"'' lemapean.
euskera”. Hernandorenaren ardura izan zen, besteak beste, 1933ko Aberri Egunaren prestaketa, ospatzen zen bigarrena, Euzkadi‐Europa lemapean.
 
Urte berean, Joxe Ariztimuño Aitzol laguntzaile hartuta, ''"Euzkadi"'' izeneko [[Film (zinema)|filma]] [[Dokumental|dokumentala]] errodatu zuen, lehen euskal dokumental luzea izan zena (110 min.). Hernandorenak burutu zituen filmaren ekoizpena, zuzendaritza eta muntaia. Ezagutzen zen film horren kopia bakarra [[Gipuzkoa|Gipuzkoako]] [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] egoitzan zegoen jasota eta, tamalez, [[Frankismo|frankistek]] erre zuten [[Donostia]] hartu zutenean.
 
Arlo guztiak ukitu zituen gure zizurkildarrak: [http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/fondo-documental/fondo-multimedia/mu-67490 Poxpolin taldea] antolatu zuen, Euzkal Mendigoxale Batza indartu, Euzko Nekazarien Bazkuna, baserritarren sindikatua izan nahi zuena eratzen lagundu zuen, Euzko Abesbatza sortu… 1933an, Aitzolekin batera, Euzko Pizkundea izeneko erakundea eratu zuen, intelektualak euskal kulturara eta abertzaletasunera erakartzeko asmoz. Euskal kazetaritzaren eragile, Errepublika aldarrikatuz geroztik euskarazko lehen irratisaioa egin zuen 1932an. Kirol arloan ere etengabe jardun zuen: Pilota, Futbol, Atletismo, Plater‐tiratzaile, Txirrindulari… batzak antolatu zituen. Baita Mendizale Batza, 1936an Hernioko gailurrean egindako bilkuran.
 
Hernandorenaren kuttunak pilota eta bertsolaritza ziren. Gipuzkoako Pilota Batzaren lehendakari, Euskadiko lehen txapelketa antolatu zuen 1936an. Teodoro bera pilotazale txukuna zen: zesta‐puntan maila polita erakutsi zuen eta 1926an Gipuzkoako txapelketa lortu zuen. Baina gehienbat errebotean jardun zuen. Berak argitaratu zuen, 1932an, errebote-jokoaren lehen araudia, euskaraz eta euskara errazean, herriko hizkeran, era didaktikoan. Hernandorenarentzat errebotea euskaltasunerako bidea zen. Teodorori zor diogu, baita ere, Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa, 1930ean. Bertsolaritzaren su‐garrak harrapatu zuen beti. Teodorok antolatu zuen, esaterako, Euskal Herriko Bertsolarien I. Txapelketa Nagusia, 1935ean. Baserrik jantzi zuen lehen txapela hura.