Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
1936ko Gerraren ondoren [[Bidasoa]]z bestaldera joan zen bizitzera. Iparraldean ere kulturgintzan jarraitu zuen eta lan handia egin zuen [[bertsolaritza]]ren sustapenean. Bera izan zen, besteak beste, Martin Treku ''[[Mattin]]'' eta Ferdinand Aire ''[[Xalbador]]'' bertsolariak plazara atera zituena. Hori dela-eta urtero-urtero antolatzen da bertsolari gazteentzako [[Hernandorena Saria]]. Hernandorena [[1994]]an hil zen [[Donibane Lohizune]]n.
 
-----------------
 
Gainontzeko anai‐arrebak bezala (bost bizirik eta beste hiru hilak), Teodoro Godofredo Hernandorena Barandiaran (Godo adiskide minentzat) [[Zizurkil|Zizurkilgo]] [[udaletxeudaletxean]] jaio zen [[1898]]an, [[Espainia|Espainiak]] [[Kuba]] galdu zuen urte berean (''“Hauek ez ziren Zizurkil batean jartzeko izenak!”'', zioen berak). Aita, Nikolas, [[Mendigorria|Mendigorriako]] nafarra jatorriz, herriko praktikantea zen, aitona bezala. Ama berriz, Juana, [[Legorreta|Legorretatik]] etorria, maistra Zizurkilgo eskolan.
 
Garai hartako Zizurkilek 889 biztanle zituen, ia guztiak euskaldunak. Baina Teodororen aitak eta amak, biak euskaraz zekitenak izan arren, seme‐alabek gaztelania ondo menderatu behar zutelako‐edo, erdal giroan hezi zuten familia. Berak zioenez,
 
{{esaera|gurasoak euskaradunak izan arren, oso giro txarra nuen etxean, erabateko erdal giroa. Nik ez nuen sekula hitzik ere egin euskaraz, ez aitarekin eta ez amarekin. Nik dudan euskara kalean ikasi nuen, lagunekin.}}
 
 
 
 
 
 
 
 
Hernandorenaren biografian sakontzeko ezinbesteko da [https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/xabier-lasa/2008/07/01/begi-kolpea-teodoro-hernandorenaren-biografia Begi Kolpea] izenburua daraman [https://www.berria.eus/egilea/xabier_lasa Xabier Lasa] historialari eta kazetariaren lanari erreparatzea. [http://www.larramendi.org Larramendi Kultur Bazkunaren] eskutik Lasak argitara emandako haren biografia mardulak jasotzen duen bezala, Teodoro Hernandorena galdutako belaunaldi baten ikurra izan zen. Gizon txiki eta bizia, zizurkildarraren bizitza filmetako abentura bat izan zela esan daiteke.
 
Hamar urte zituela [[Apaizgaitegi|apaizgaitegira]] eraman zuten bere gogoaren aurka, [[Andoain|Andoaingora]] lehenik eta, hiru urte ondoren, [[Gasteiz|Gasteizera]]. Han ezagutu zituen [Jose Migel Barandiaran|Barandiaran]] eta [[Manuel Lekuona|Lekuona zaharra]]. Lau urte ondoren, ordea, eta aita zeharo haserretu zitzaion arren, apaizgaitegia utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Segidan, [[Zaragoza|Zaragozara]] joan eta [[medikuntza]] ikasketak burutu zituen. [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko erietxean]] pare bat urtez aritu eta gero, mundua ikusteko burutapena nonbait eta harat eta honat ibili zen itsasontzi batean, mediku‐lanetan. Lau urtez [[Villabona-Amasa|Villabonako]] [[Mediku|sendagile]] izan ostean, [[Odontologia|odontologia]] ikasketak egin zituen [[Madril|Madrilen]]. Itzulita, laster ireki zuen dentista‐kontsulta, Villabonan bertan lehenik, [[Donostia|Donostian]] gero, [[Joan Prim|Prim]] kalean.
 
[[1929]]an Villabonako Albea sendagile ezagunaren Mercedes alabarekin ezkondu zen. Bikotea bederatzi seme‐alaben familia osatzera iritsiko zen.
 
Teodoro Hernandorena Zaragozan euskaltzaletu eta Donostian eta [[Bilbo|Bilbon]] abertzaletu zen. [[Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian|Bigarren Errepublikaren]] atarian, [[Euzko Gaztedi|Euzko Gaztedin sartzea erabaki zuen. [[Hernani|Hernanin]] [[1931]]n [[Abertzaletasun|abertzaletasunaren]] aldeko lehen [[Hitzaldi|hitzaldia]] eman zuenetik, geraezina gertatu zen haren ibilbide politikoa [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|36ko gerra]] heldu bitarte, [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño "Aitzol"]] apaizaren ondoan gehienetan.
 
Berehala [[Euzko Gaztedi|EGIko]] [[lehendakari izendatu zuten eta Jose Antonio Agirre lehendakariarekin eta Telesforo Monzonekin batera mitinlari eta antolatzaile modura nabarmendu zen, euskaraz beti. Azkoitiko 1932ko mitinean zin egin zuen: “de hoy en adelante no hablaré más que en
euskera”. Hernandorenaren ardura izan zen, besteak beste, 1933ko Aberri Egunaren prestaketa, ospatzen zen bigarrena, Euzkadi‐Europa lemapean.
 
Urte berean, Joxe Ariztimuño Aitzol laguntzaile hartuta, "Euzkadi" izeneko filma dokumentala errodatu zuen, lehen euskal dokumental luzea izan zena (110 min.). Hernandorenak burutu zituen filmaren ekoizpena, zuzendaritza eta muntaia. Ezagutzen zen film horren kopia bakarra Gipuzkoako EAJren egoitzan zegoen jasota eta, tamalez, frankistek erre zuten Donostia hartu zutenean.
 
Arlo guztiak ukitu zituen gure zizurkildarrak: Poxpolin taldea antolatu zuen, Euzkal Mendigoxale Batza indartu, Euzko Nekazarien Bazkuna, baserritarren sindikatua izan nahi zuena eratzen lagundu zuen, Euzko Abesbatza sortu… 1933an, Aitzolekin batera, Euzko Pizkundea izeneko erakundea eratu zuen, intelektualak euskal kulturara eta abertzaletasunera erakartzeko asmoz. Euskal kazetaritzaren eragile, Errepublika aldarrikatuz geroztik euskarazko lehen irratisaioa egin zuen 1932an. Kirol arloan ere etengabe jardun zuen: Pilota, Futbol, Atletismo, Plater‐tiratzaile, Txirrindulari… batzak antolatu zituen. Baita Mendizale Batza, 1936an Hernioko gailurrean egindako bilkuran.
 
Hernandorenaren kuttunak pilota eta bertsolaritza ziren. Gipuzkoako Pilota Batzaren lehendakari, Euskadiko lehen txapelketa antolatu zuen 1936an. Teodoro bera pilotazale txukuna zen: zesta‐puntan maila polita erakutsi zuen eta 1926an Gipuzkoako txapelketa lortu zuen. Baina gehienbat errebotean jardun zuen. Berak argitaratu zuen, 1932an, errebote-jokoaren lehen araudia, euskaraz eta euskara errazean, herriko hizkeran, era didaktikoan. Hernandorenarentzat errebotea euskaltasunerako bidea zen. Teodorori zor diogu, baita ere, Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa, 1930ean. Bertsolaritzaren su‐garrak harrapatu zuen beti. Teodorok antolatu zuen, esaterako, Euskal Herriko Bertsolarien I. Txapelketa Nagusia, 1935ean. Baserrik jantzi zuen lehen txapela hura.
 
Bitartean Hernandorena politika‐lanetan ere murgilduta zebilen. 1934an Gipuzku Buru Batzarreko lehendakari izendatuta, ehunka mitin eman zituen Euskal Herriko bazter guztietan, baita Zizurkilen bertan ere (1936.02.02), ikusmin handia sortu zuena. Gerraren zorigaitzaren ondoren Bilbora joan zen lehenik ezkutuka eta, handik, 1937an, Iparraldera.
 
Donibane Lohitzunen zabaldu zuen kontsulta berria eta familia bertara eraman zuen. 1948an Lapurditik Parisera aldatu zuen bizilekua baina Euskal Herriari oso estuki lotuta jarraitu zuen beti. Hegoaldera 1952an itzuli zen lehen aldiz. Bigarrenez, 1956an, Zizurkilera etorri zen aitaren hiletara.
 
Politika utzita, kulturgintzari heldu zion Iparraldean, bertsolaritzari bereziki. Hamaika urrats eman zituen Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bertsolaritzaren alde, bertsolari bila. Ez zuen aurkitu hegoaldean bezalako bertso‐girorik, Iparraldeko bertsolariek ez baitzuten oso fama onik garai haietan, ez ziren oso begi onez ikusiak. Haren lanak, ordea, fruituak eman zituen eta Iparraldean herriz‐herri eta auzoz‐auzo ibili ondoren, Hernandorena izan zen Mattin eta Xalbador, besteak beste, lehen aldiz jendaurrean aurkeztu zituena, Donibane Lohitzunen. “Mattin eta ni, Hernandorenari esker ezagutu gaitu Euskal Herriak”, zioen Urepeleko artzainak.
 
1966an Paris utzi eta Euskal Herrira itzuli zen. Azken 25 urteak Hondarribian eman zituen, Txingudiko itsaslabarraren gainean, Faroaren parean eraiki zuen Arkaitz etxean. Ogibidez dentista, kontsulta zabaldu zuen Hondarribian bertan baina bere barruko zaletasun handiei eusten saiatu zen: bertsolari txapelketak antolatzen, errebotea suspertzen… Beti ikusi zuten euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia zuten ekitaldietan. Heriotza Donibane Lohitzuneko ospitalean iritsi zitzaion1994an, 96 urte bete eta handik hiru egunera.
 
Gora handiko omenaldiak jaso ditu Hernandorenak, merezimendu osoz. Ospetsuena, agian, Donostiako Victoria Eugenian jaso zuena 1992ko Bertsolari Egunean. Zizurkil ere gogoan zuen: 1986an omenaldia eskaini zioten Oiartzungo bertsozaleek. Zizurkilgo udalak herriko argazki bat bidali zion opari gisa eta Hernandorenak oso ondo hartu zuen:
 
“… nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena etzan goxoa. Gerra denboran, neri bizi kentzeko asmotan Zizurkilko nere aitaren etxea miatzera etorri ziran gizon maltzurrak, Zizurkilen aurkitu zituzten laguntzalleak. Etzen, beraz, goxoa nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena. Egin dirazuten eskaintza atsegingarriak beste denak aztuaraziko dizkit, eta bizi guzirako, nere sorterria ikustean, zuek egin dirazuten eskeintza besterik ez dit gogoraziko…”.
 
Gero, berandu bada ere, Zizurkilgo herriak omenaldi kuttuna egin zion: haren jaiotetxeko kaleari Teodoro Hernandorena izena eman zitzaion.
 
Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko, zioen Teodoro Hernandorenak. Norbaitek idatzi bezala, ttipia baina handia gogotik.
 
== Erreferentziak ==