Alan García Pérez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Alan García Pérez''' ([[Lima]], [[1949]]ko [[maiatzaren 23]]a - [[ibidem]], [[2019]]ko [[apirilaren 17]]a) [[Peruperu]]koar politikaria eta legegizona izan zen. Peruko presidentea izan zen 1985-1990 eta 2006-2011 bitartean.

== Bizitza ==
Limako San Marcos Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean doktoregoa lortu. Sorbonan eta Parisko Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutuan osatu zituen ikasketak. 1978. urtean, Perura itzuli zen, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren ([[APRA]]) sortzaile [[Víctor Raúl Haya de la Torre]]k hala eskatuta, eta politika-lanetan murgildu zen buru-belarri. Diputatu aukeratu zuten 1980an, eta batzar konstituziogileko kidea izan zen. 1982. urtean APRA alderdiko idazkari orokor izendatu zuten, eta 1984an lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu. 1985eko hauteskundeak irabazi eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (1985-1990).
 
Bere agintaldian, Latinoamerikaren batasunaren alde lan egin zuen, eta hasieran [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren asmoei aurre egiten ahalegindu zen. Dena dela, agintaldiak aurrera egin ahala, haserrea nagusitzen joan zen hainbat sektoretan, nazionalizazio-politika bideratu zuelako; militarrek indar gehiago nahi zuten, [[Peruko Alderdi Komunista]]ren gerrilla-taldeari aurre egiteko neurri gogorragoak eskatzen zituzten eta, azkenik, APRA alderdiko agintaritzatik aldendu zuten, alderdiko krisi baten ondorioz. Presio asko jaso zituen, eta azkenik, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren laguntza eskatu behar izan zuen. 1990ean [[Alberto Fujimori]]k hartu zuen Peruko lehendakari kargua, eta 1992an estatu-kolpea egin zuenez gero, Kolonbian eta Frantzian bizi izan zen Alan García.
10 ⟶ 13 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{commonskat}}
{{bizialdia|1949ko|2019ko|Garcia, Alan}}
 
[[Kategoria:Limatarrak]]
[[Kategoria:Peruko politikariak]]