Hiztegi Hirukoitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
 
== Edukia ==
Hiztegia lan erraldoia da, baina baditu bitxikeria batzuk ere. Erdal etorkiko hainbat hitz euskal hitz jatorrak balira bezala aurkezten ditu (''alferez'': ''alfer-ez'', «soldadua baino langileagoa delako»). Jakintza adigaiak (''unibertso, astronomia, matematika'', eta beste) eta euskararentzat ezezagunak ziren objektuen izenak (''bolbora, txokolatea, tabakoa'') izendatzeko, hitz berriak asmatzeko beharrean sentitu zen. AskotanBatzuetan, zaila da jakiten zein hitz diren herriaren ahotik jasoak eta zein berak asmatuak.
 
Larramendiren irudimenari esker sortutako hitz batzuk, egungo euskaran erabiltzera iritsi dira, ''hilezkor'' eta ''garrantzi'', esaterako. Asmatu zituen neologismo horiek, hala ere, berak ez zituen inoiz erabili eta bere jarraitzaile gehienek ere ez. Hala ere, garaiko euskal idazlanetan aldaketa nabari da hiztegia argitara eman zenetik: Idazleak hitz berrien sorkuntzarako baliabideak gehiago erabiltzen hasi ziren, gaztelaniara eta frantsesera hainbeste jo gabe.<ref>{{erreferentzia | izena=Jon | abizena=Kortazar | egile-lotura=Jon Kortazar | url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/diccionario-trilingue-1745-manuel-de-larramendi/ar-154249/ | artikulua=Diccionario Trilingüe (1745). Manuel de Larramendi | entziklopedia=Auñamendi Eusko Entziklopedia}}</ref><ref name = "Alberdi 1990" />