Demostenes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bust Demosthenes BM 1840.jpg|thumb|alt=|Demostenesen bustoa]]
 
'''Demostenes''' ([[greziera]]z: Δημοσθένης, ''Dēmosthénēs''; [[Atenas]], [[K. a. 384]] - [[Kalaureia]] uhartea, [[K. a. 322]])
'''Demostenes''' ([[greziera]]z: Δημοσθένης, ''Dēmosthénēs''; [[Atenas]], [[K. a. 384]] - [[Kalaureia]] uhartea, [[K. a. 322]]) Antzinako Atenasko hizlari eta politikari greziarra izan zen. Bere zaindariak epaitegira eraman zituen, bere dirua xahutzen ziotelakoan. Kondairak dioenez, Demostenesek zailtasun handiak zituen ahoskatzerakoan, eta akats hori zuzentzearren, luzaroan mintzatu zen aho barnean harri-koskorrak zituela. Besterentzat hitzaldiak prestatzen zituen logografo gisa, eta lan horretan hasi eta berehala ekin zion politikari (''Simoriei buruz'' eta ''Megalopolitarrentzat'' hitzaldiak). Barbaroen inbasio-arriskua eta [[esparta]]rren asmoak salatuz, Atenasko demokraziaren babesle sutsu bihurtu zen. Alabaina, benetako irudi politikoa [[mazedonia (antzinako erresuma)|mazedoniarren]] aurkako hitzaldietan azaldu zuen Demostenesek: hiru ''Filipika'' (351-341), hiru ''Olintika'' (349-348) eta ''Bakeari buruz'' eta ''Kersonesoko auziei buruz'' hitzaldiek guztiz argitzen dute bere asmo politiko irmoa. K. a. 343. urtean [[Eskine]]ren aurkako kanpainari ekin zion Demostenesek, K. a. 346. urtean [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Filipo mazedoniarrarekin]] eginiko negoziazioetan Atenasko interesen aurka jokatu zuelakoan (''Enbaxada faltsuari buruz'', K.a. 343). Eskine kargurik gabe utzi zuten. Berak bultzaturiko politikaren ondorioz, Filipo II.a mazedoniarrak Atenas eta [[Tebas (Grezia)|Tebasko]] armada suntsitu zuen [[Keroneako gudua|Keronean]] (K.a. 338), eta Demostenesen ospea itzali ez zen arren, bere alderdi politikoa gainbehera hasi zen. K.a. 324. urtean Atenas utzi behar izan zuen, ordaindu ezin zuen isun bat zela medio. Urtebete geroago itzuli zen Atenasa, baina mazedoniarren aurkako matxinadak porrot egin ondoren, Kalauria uhartean babes hartu, bertako [[Poseidon]]en tenpluan pozoia edan, eta bere burua hil zuen. Demostenesen hitzaldiek Atenasko oratoriaren maila gorena adierazten dute. Greziako oratoria Atenasko demokraziarekin batera galdu zen. Harrezkero, Demostenesen izena hitz egiteko etorriari lotua ageri da, eta ''filipika'' gudu-hitzaldi sutsuei.
 
Halicarnasoko Dionisiorekin batera, Demostenes prosa atikaren azken etaparen parte da. Autore honen esanetan, Demostenesek oinarrizko estiloen ezaugarri onenak batu zituen; normalean, estilo arkaikoa erabiltzen zuen erdi mailako estiloa erabiliz, edo normala, kasu batzuetan. Estilo bakoitzean bere irakasle espezializatuak baino hobea zen. Demostenes historiako hizlaririk onenetarikotzat dute aditu askok. Bere lehenengo obretan bere irakasleren influentzia somatzen da, baina honek ez du estaltzen bere estilo propio eta originala.
 
Harry Thurston Pecken esanetan, Demostenesek “ez du jakipena handitzen; bere helburua ez da dotoretasuna; ez du bilatzen ornamenturik; gutxitan egiten ditu beste jendeekiko aipamenak, eta egiten dituenean, hirugarren mailako hizlari bat hobetzeko eragina baino ez dauka. Ez zeukan dinamismorik, grazia edota biztasuna, guk ezagutzen ditugun antzera termino horiek. Bere boterearen sekretua sinplea da, bere hastapen politikoak bere izpirituarekin harremanak zituztelako”. Bere epaiketan, Peck Jaegerren alde agertzen da, garai horretan hartzen ziren erabaki politikoak Demostenesen botere artistikoaren emaitza zirelako.  
 
Demostenes mezu sinpleak azalpen luzeak uztartzeko gai zen, bere betebehar armonikoa alde batera utzi barik. Bere hizkera sinplea eta naturala zen, ez zituen hitz arraroak erabiltze, edota artifizialak. Jebben ustez Demostenesek bere artea agintzeko gai zen.
 
Equinesek, bestalde, bere intentsitatea estigmatizatzen zuen, haren aurrekariei irudi zentzugabeak eta koherentzia gabekoak egotziz.
 
Dionisiok zioen Demostenesen ahulgunea bere humorezko zentzuaren falta zela, nahiz eta Quintilianok ahultasun hori indargune gisa ikusi. Hala ere, Demostenesen ezezko erantzuna hitz egiteko orduan  izan da autore honi egin zaion kritikarik handiena, aurretik ez ikasteko gaien inguruko diskurtsoak ematea ukatuz. Aldi berean, prestakuntza handia zituen bere diskurtso guztiek, hortaz, erabilitako argudioak ikasketa zaindu eta prestatu baten emaitza dira. Satira erbiltzeko gaitasunagatik ere da ospetsua autore hau.
 
Ciceronekin batera, Demostenek mezua bidaltzeko forma (keinuak, ahotsa…) estiloa baino garrantzitsuagoa ikusten zuen. Nahiz eta Equinesen ahotsa ez izan, edo Demadesek zuen inprobisatzeko gaitasuna ez izan, bere gorputzaren postura eta hitzak nabarmentzeko gaitasunaz baliatzen zen, bere ideiei indar gehiago emanez. Hala ere, ezenan agertzeko forma hau ez zegoen oso ondo ikusita antzina: Faleroko Demetrio eta beste komediagile askok Demostenesen gehiegikeriak zalatuz.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}