Leidor antzokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
50. lerroa:
 
Tabena zinemaren ardatzetako bat zen eta bertan denetarik saltzen zen, ardoa, likoreak, pintxoak, bonboiak eta denetik saltzen zelako. Alkohola saltzea debekatu zutenean izan zen zinemaren krisietako bat. Hala ere, [[1990]] arte taberna irekita egon zen. Beste une zail batzuk izan ziren, besteak beste, [[Dolby stereo]] sistema ezarri zenean edo etxerako [[VHS|bideo]]a sortu zenean.
 
 
=== Bi eraberritze ===
 
1983ko abuztuan [[1983ko uholdeak|Tolosan eta Euskal Herri osoan izandako uholdeek]] kalte handiak eragin zituen Leidorren. Butaka patioa urez bete zen, igerileku baten itxura hartuz. Udalaren eta hainbat elkarteren laguntzarekin (Arco Iris elkarteko Arpegi taldeak jaialdi bat egin zuen Leidorren alde). Berrikuntzaren ondoren, besaulki berriak erosi behar izan zituzten eta 1.200 pertsonara jaitsi zen aretoaren edukiera.
 
Handik urte gutxira, zentsura desagertu zen, eta biluzteko filmen gorakada ezagutu zuten. ''[[Emmanuelle (filma)|Emmanuelle]]'', ''[[Salon Kitty]]'' eta ''[[Azken tangoa]]'' filmak izan ziren arrakastatsuenak. Programa bikoitzen eta saio jarraituen garaia ere izan zen.
 
== Erreferentziak ==