Hiztegi Hirukoitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
34. lerroa:
 
== Eragina ==
Larramendiren hiztegiak oso eragin zabala izan zuen [[euskal hizkuntzalaritza]]n, batez ere [[Hego Euskal Herri]]ko hiztegigileen artean. Esaterako, [[Resurreccion Maria Azkue]]ren lanetan Larramendiren oihartzuna garbia da. Dena dela, hiztegiaren oinarria gaztelaniaz dago; horrek [[neologismo]]ak asmatzera eraman zuen, eta horrek egilearen ospearen aurka egin du. Alberdiren ustetan, liburu honek «egilearen izenari kalterik handiena ere obra beronek egin diola esan behar da».<ref name = "Alberdi 1990, 18. orrialdea">Alberdi, Andrés (1990), 18. or.</ref> Hitz argi eta garbi asmatuak, Larramendiren hiztegian, hauek bide dira: ''sutanpe'' («kanoia»), ''godaria'' («txokolatea») eta ''surrautsa'' («tabakoa»). Dena dela, badira orobat susmagarriak diren beste batzuk. Horrek, espezialista batzuen ustez, hiztegia erabat baliogabetu du.<ref name = "Alberdi 1990, 18. orrialdea" />
 
== Erreferentziak ==