Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
[[Gizarte-langintza]] ikasketetan [[Gradu (hezkuntza)|graduatu]] ondoren, [[Filosofia]] ikasketak egin zituen [[Paris]]en. Hauek amaitu ostean, [[1970eko hamarkada|70. hamarkadan]] hain zuzen ere, [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han [[Anjel Lertxundi]]rekin aurkitu zen eta orduan irakaskuntza munduan sartu zen. Hasieran ezkutuko lokal eta garajeetan ekin zion bere irakaskuntza ibilbideari eta garaiko euskarazko material eskasa zela eta, berak jardun zuen euskarazko materiala sortzen. Gerora, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen, [[Eusko Jaurlaritza]]ren irakasleriaren euskalduntze programan irakasle lanari ekinez. Hortik [[Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU)|EHUko ''Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan'']] Literaturaren Didaktika irakastera igaro zen eta bertan eman ditu erretiroa hartu aurretiko bere irakasle ibilbidearen azken urteak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia|urtea=1999|izenburua=Lau Liburu Helburu|url=|lekua=Vitoria-Gasteiz}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil|urtea=2004|ISBN=84-457-1490-2|url=|aldizkaria=Lazarillo|zenbakia=11|lekua=Madrid}}</ref>
 
== LiteraturLiteratura ibilbidea ==
Bere argitalpen gehienak Haur eta Gazte Literaturakoak dira eta sortu dituen obra asko hainbat hizkuntzetara itzuli dira, hala nola, gaztelaniara, katalanera, ingelesera, frantsesera, alemanera eta grezierara. Gainera, bere libururik arrakastatsuenak askotan berrargitaratu dira. [[Gianni Rodari]] eta [[Christine Nostlinger|Nostlinger]]-en ildotik, Mariasun Landaren ipuinetako fantasiak errealitatean hartzen du oinarri. Elementu, leku edo gertakari soiletatik abiatuz, sentimendu sakon eta iradokitzailez jositako unibertso literarioa eraikitzen du egile honek.<ref>{{Erreferentzia|izena=X. / M.|abizena=Etzaniz / Olaziregi|urtea=1998|izenburua=Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Idazleak|url=|aldizkaria=Pamiela/Lamia}}</ref>
 
1.371

edits