Lituania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
190. lerroa:
 
[[Fitxategi:1990_01_12_GorbačiovasŠiauliuose2.jpg|thumb|eskuinera|300px|Independentziaren aldeko erakustaldia [[Šiauliai]]n, [[Gorbatxov]]en bisitaldian. [[1990]]eko urtarrila]]
[[1985]]ean, [[Gorbatxov]]ek abian jarritako [[perestroika]]rekin batera, lituaniarren aspaldiko independentismoa nabarmen berpiztu zen. Moskuren zapalkuntza arintzearekin, sentimendu demokratikoak eta nazionalistak abaila bizian zabaldu ziren Lituaniako gizartean. [[1988]]an, perestroikaren aldeko Sajudis higikundea sortu zen, [[Vytautas Landsbergis]] musikologoaren ekimenez, [[SESB]]en aurkako borroka luze bati ekin baitzion hark. [[Perestroika]]ren garai horretan independentziaren aldeko mobilizazio jendetsuak burutu ziren Lituanian, eta 1989an lituaniarrek era masiboan parte hartu zuten [[Bide baltiko]] deritzonean, sobietarren okupazioaren amaiera eskatzeko. [[1990]]eko otsailaren 24ko lehen hauteskunde libreetan, Landsbergis hautatu zuten legebiltzarreko lehendakari. Artean sobietarrak han zirela aldarrikatu zuen Lituaniak independentzia, 1990eko martxoaren 11n. Urtebete geroago, [[1991ko Moskuko estatu-kolpea]]ren ondoren, SESB desegin zenean, askatu ahal izan zen, azkenik, Lituania Errusiaren uztarpetik, urte hartako irailean aitortu baitzitzaion Moskutik, ofizialki, independentzia.
 
=== Azken urteak ===