Uskal-Herriko Gaseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak eta kanpo loturak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Aleak: +edukiak
13. lerroa:
 
== Aleak ==
''Uskal-Herriko Gaseta'' aldizkariaren lehen alea, egun dakigunaren arabera, lau orrialdez osaturikoa da, azala kontuan hartuta. Azalaren goialdean ''Ariel'' aldizkariaren logoa dugu, zuri-beltzean tamaina handiarekin. Honen alboetan zehazten dira aldizkariaren erredaktorea eta inprimatzailearen izenak, prezioa adierazteaz gain. Ale bakoitzak zazpi libera balio zituen eta astero argitaratzen omen zen, bertan dioenaren arabera. Orrialde horretan bertan Xahok sarrera bat egiten du, aldizkaria sortu izanaren arrazoiak azalduz eta ''Ariel''en zein Errepublikaren inguruko azalpenak emanez. Gainerako orrialde guztiak bi zutabetan idatziak daude, jarraian aipatuko diren atalez osatuta. Bigarren orrialdearen zutabe bat "Laborari baten letra" atalak hartzen du, bestea ordea, "Zer da berri?" atalak, garaiko albisteak kontatzeaz arduratzen denak. Aipatutako atalean Iparraldeko berriak ematen dira, besteak beste, azken egunetako afera edo gertakarien ingurukoak. Bada ordea hirugarren orrialdean beste atal bat Hego Euskal Herriko euskaldunei zuzendua, zeinetan [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet Bigarrenaren]] inguruko berriak ematen diren. Xahok [[Espainia|Espainiako]] erregina gaitzesten du eta laugarren orrialdearen hasieran euskaldunei erregimenari kontra egiteko eskatzen die. Azken orrialde horretan uztailerako almanaka bat dago, [[Paris|Parisko]] gertakizun odoltsuei buruzko idatzi batez gain. Irakurleak aldizkariari lagundu nahi izanez gero, dohaintzak nola egin ditzakeen azalduz amaitzen da alea.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Ariel. Uscal-herrico gaseta / redactore, Augustin Chaho ; P. Lespesen, imprimerian|hizkuntza=FR|data=1848-06-30|url=https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k6266264t|aldizkaria=Gallica|sartze-data=2019-04-12}}</ref>
 
Bigarren aleak ere lehenaren luzera berdina du, betiere, aurkitu diren orrialdeak eta aleak kontutan hartuta. Ale honen azala ez da lehenaren berdina, antzekoa bada ere, logoaren alboan data frantsesez idatzia du eta ''Ariel'' aldizkariaren gehigarri bat dela jakinarazten digu. Argitalpen-periodoari eta salneurriari dagokionean, ez dago aldaketarik. Oraingoan hauteskundeei buruz hitz egiten ematen dio hasiera aldizkariari Xahok. Ale honetan ere zenbait ataletan banatuta daude zutabeak, lehena da luzeena, orrialde oso bat hartzen baitu. Atal honen bidez idazleak apaiz bati erantzun nahi dio, publikoki euskaldunak lekuko dituela. Hurrengo orrialdean abisu bat eta [[Frantzia|Frantziako]] albisteak topatu ditzakegu, besteak beste. Azkenekoan, Espainiako berriak ageri dira eta Altza jeneral [[Karlismo|karlistaren]] fusilamenduaren berri ematen da, idazleak sutsuki gaitzesten duen gertaera dugu hori. Otoitz bat, agorrilerako almanaka eta mareei buruzko informazioa ere ageri dira, lehen atalean dagoen dohaintza egiteko azalpenarekin batera.<ref name=":2" />
 
== Erreferentziak ==