Uskal-Herriko Gaseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak eta kanpo loturak
1. lerroa:
{{Izenburu etzana}}
{{aldizkari infotaula|izena=Uskal-Herriko Gaseta|irudia=|lehen alea=[[1848|1848ko]] [[ekainaren 30]]|azken alea=[[1848|1848ko]] [[uztailaren 25]]|mota=[[Aldizkari|Aldizkaria]]|lurraldea=[[Ipar Euskal Herria]]|hiria=[[Baiona]]|ideologia=[[Euskaltzaletasun|Euskaltzaletasuna]]|hizkuntza=[[Euskara]]|sortzailea=[[Agosti Xaho]]|salneurria=Zazpi libera}}
'''''Uskal-Herriko Gaseta''''' edo '''''Uscal-Herrico Gaseta''''' [[Euskara|euskal hizkuntzan]] argitaratu zen lehen aldizkaria izan zen, [[1848|1848ko]] ekainean sortua [[Agosti Xaho|Agosti Xahoren]] zuzendaritzapean. Euskal idazleak [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrian]] zehar zabaldu zuen aldizkaria, bertako euskaldunengana iritsi zedin. Ziur asko aldizkariak ez zuen asko iraun, egun haren bi ale baino ez baitira ezagutzen. ''[[Ariel (aldizkaria)|Ariel]]'' aldizkariaren euskal bertsio bezala sortu zela ere jakina da, horregatik izan zituen hainbeste etsai.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Uscal-Herrico Gaseta: Biba Independentzia!|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2154/uscal-herrico-gaseta-biba-independentzia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-04-11}}</ref> Xahoren proiektuak eztabaida sutsuak sortu zituen eta kritika gogorrak pairatu behar izan zituen ezkertiar zein eskuindarrengandik, bereziki, aldizkari iraultzailea izateaz gain, euskaraz idazteagatik. [[Fermin Arkotxa]] ikerlariaren hitzetan:<ref name=":0" />
 
10. lerroa:
Xahok lehen euskarazko aldizkaria argitaratu zuenean atera zen argitara garaiko euskararen egoera. [[Euskalki]] ugari mintzatzen zirenez eta gainera, denak ere oso desberdinak zirenez, Xaho [[Euskara batua|euskara batu]] baten beharraz jabetu zen, idatzita utzi zituen zenbait hausnarketetan ikusten den moduan. Horretaz gain, idazle [[Zuberoa|zuberotarra]] politikan zebilenez, aldizkari hau baliatu zuen euskaldunen botoa lortzeko, gordeta dugun lehen alean ikus daitekeen bezala.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Euskal Herriko prentsa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eu_mintzagai_euskal_prentsa/es_eu_pren/eu_pren_1.html|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2019-04-11}}</ref>
 
Agosti Xahoren euskara hutseko lehen aldizkari hau ez zen oso iraunkorra izan, hala ere, eragin nabarmena izan zuen euskal gizartean. Iparraldeko apaizek berehala erantzun zioten mugimendu honi, ''[[Almanaka Xuriak]]'' argitaratuz. Hauek, ipuinak, laborarientzako aholkuak, efemerideak, erlijio-kontuak eta anekdotak biltzen zituzten urtekariak ziren, euskaraz idatziak.<ref name=":1" />
 
== Aleak ==
''Uskal-Herriko Gaseta'' aldizkariaren lehen alea, egun dakigunaren arabera, lau orrialdez osaturikoa da, azala kontuan hartuta. Azalaren goialdean ''Ariel'' aldizkariaren logoa dugu, zuri-beltzean tamaina handiarekin. Honen alboetan zehazten dira aldizkariaren erredaktorea eta inprimatzailearen izenak, prezioa adierazteaz gain. Ale bakoitzak zazpi libera balio zituen eta astero argitaratzen omen zen, bertan dioenaren arabera. Orrialde horretan bertan Xahok sarrera bat egiten du, aldizkaria sortu izanaren arrazoiak azalduz eta ''Ariel''en zein Errepublikaren inguruko azalpenak emanez. Gainerako orrialde guztiak bi zutabetan idatziak daude, jarraian aipatuko diren atalez osatuta. Bigarren orrialdearen zutabe bat "Laborari baten letra" atalak hartzen du, bestea ordea, "Zer da berri?" atalak, garaiko albisteak kontatzeaz arduratzen denak. Aipatutako atalean Iparraldeko berriak ematen dira, besteak beste, azken egunetako afera edo gertakarien ingurukoak. Bada ordea hirugarren orrialdean beste atal bat Hego Euskal Herriko euskaldunei zuzendua, zeinetan [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet Bigarrenaren]] inguruko berriak ematen diren. Xahok [[Espainia|Espainiako]] erregina gaitzesten du eta laugarren orrialdearen hasieran euskaldunei erregimenari kontra egiteko eskatzen die. Azken orrialde horretan uztailerako almanaka bat dago, [[Paris|Parisko]] gertakizun odoltsuei buruzko idatzi batez gain. Irakurleak aldizkariari lagundu nahi izanez gero, dohaintzak nola egin ditzakeen azalduz amaitzen da alea.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ariel. Uscal-herrico gaseta / redactore, Augustin Chaho ; P. Lespesen, imprimerian|hizkuntza=FR|data=1848-06-30|url=https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k6266264t|aldizkaria=Gallica|sartze-data=2019-04-12}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
 
* [https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k6266264t/f8.image Aldizkariaren aleak ikusgai sarean.]
 
[[Kategoria:XIX. mendea Euskal Herrian]]
[[Kategoria:Euskarazko aldizkariak]]