Leidor antzokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
45. lerroa:
Hasiera hartan gaur egun baino lokal handiagoa zen. Bi leihatila zituen, egungo bi etxe atarien ondoan, eta langile dezente ziren: bi txartel-saltzaile, bi atezain, lau aretozain, bi zerbitzari, kabinako burua, operadorea, laguntzailea eta muntatzailea eta hiru garbitzaile. Egunero izaten ziren saioak, asteazkenean izan ezik, eta asteburuan hiruna saio izaten ziren. Hasiera batean behintzat, igande goizetan ere izaten ziren. Oporrik ez zuten egiten udan.
 
Lehen hamarkada haietan, 1976 arte, apaizek eta familia onetako kideek osatutako zentsura batzorde batek sailkatzen zituen pelikulak, 1, 2, 3, 4 eta 4R kategorietan. ''Esplendor[[Splendor enin lathe hierbaGrass]]'' azken maila horretan sailkatu zuten, eta herriko elizetako pulpituetatik hori ikustea bekatua zela-eta, [[eskumiku]] mehatxuak bota zituzten joatera ausartzen zirenentzat. Igande horretan Leidor aretoa bete egin zen, pasilloak aulkiz bete ondoren.
 
[[NO-DO|No-Doa]] botatzera ere behartuta zeuden, 1976 arte, saio guztien hasieran, [[Francoren erregimena]]ren propagandarako dokumentalak. Hurrengo urteetan ere komeni zen ematea, inspektoreak izaten zirelako kontrolatzen. [[1983]]. urtean utzi zioten botatzeari.