Fernando Elosu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
1900eko irailaren 13an, Fernando Elosu Félicie Peyroutetekin ezkondu zen<ref>http://maitron-en-ligne.univ-paris1.fr/spip.php?article156538</ref> eta bi alaba izan zituzten [[Aldude|Alduden]] mediku lanetan ari zelarik (han lauzpabost urtez aritu zen lanean, [[Jean Etxepare Bidegorri]] “mirikua” mediku eta idazleak 1905an ordezkatu zuen arte).
 
1901an [[Suzanne Rose Elosu]] sortu zen, hau ere mediku izanen zena eta Baionako lehen hautetsi emaztea, 1945an alderdi komunistarekin, emazteak ere hautetsi izateko eskubidea lortu zuten urtean (berriz ere hautetsi izan zen 1947 eta 1953an). Gainera [[Jean-Jacques Rousseau|Jean-Jacques Rousseauri]] buruzko tesia idatzi zuen (''La Maladie de Jean-Jacques Rousseau'', 1929), bere sintoma psikiatrikoak gernu-ugaltze sistemarekin erlazionatuz. Lauga eta ospitalearen arteko [[Biribilgune (errepidea)|biribilgune]] bati bere izena eman zion Baionako udalak aho batez 2011an<ref>{{Cite web|url=httpshttp://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=2&ved=2ahUKEwiYgpDk_cXhAhXsAGMBHRBwDjkQFjABegQIARAC&url=http%3A%2F%2Fwww.bayonne.fr%2Ffileadmin%2Fuser_upload%2Fimports%2Fdeliberations%2F20111020%2FProces/fileadmin/user_upload/imports/deliberations/20111020/Proces-verbal%2520de%2520la%2520s%25C3%25A9ance%2520du%252020%2520octobre%25202011.pdf&usg=AOvVaw044KbVp1qq_t8H03eiGhDO|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
Bigarren alaba, Fernande Paule Elosu, 1904an sortu zen eta [[Paris]] aldean botikari lanetan ibili zen. 1992an “Mon père” izeneko bere aitari buruzko biografia labur bat idatzi zuen<ref>Hemen irakurgai: Fernando Elosu mediku anarkista (Bordale 1875- Baiona 1941), Xipri Alberbide. Vasconia aldizkaria. Eusko Ikaskuntza. Donostia 2018 </ref>.