Korrika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.84.131.195 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
[[Fitxategi:Korrika-11_lekukoa_Azkue.jpg|thumb|Korrikaren ikurra den lekukoa.]]
[[Fitxategi:Korrika 2015, Bilbo, Euskal Herria.jpg|thumb|19. Korrika [[Bilbo]]n]]
'''Korrika''' [[euskara]]ren alde [[Euskal Herria]]n zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]] [[euskaltegi]] elkarteak antolatzen du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=20-KORRIKA|hizkuntza=eu-es|url=http://www.korrika.eus/|sartze-data=2017-09-02}}</ref> Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.

Lehen Korrika [[1980]]an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsi da. [[1999]]tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.

== Historia ==
[[Franco]] hil eta lehenengo bozketetan [[Ramon Rubial]] atera zen garaile, eta [[AEK|AEK-]]k laguntza polita hartu zuen hala Gobernutik eta beste erakunde publikoetatik: diru-laguntzak gehi euskararik ez zekiten irakaskuntzako irakasleen prestaketa... Baina arrazoi politikoak tarteko [[EAJ]] nagusitu zenean diru-iturriak agortuz zihoazkion, batzuek eta besteek emandako laguntzak urrituz joan baitziren. AEK-k, ikusita elkarrizketaren bidetik ez zuela ezer lortzen, protestari ekin zion: Lakua aurrean bilketak, [[HABE]]n eta [[Eusko Legebiltzarra|Legebiltzarrean]] itxialdiak... Bide horretatik ere ezer ez zuen lortzen; alderantziz, era ezberdinetako oztopoak jartzen zitzaizkion. [[Udal]]en bidea ere zarratu zitzaion, eta beste bide batzuk lantzea erabaki zuen, eta herriarengana jotzea erabaki zuen.

=== Arazoei aurre egiten ===
AEKren biltzarra hasi zen aztertzen zein ziren arazo nagusiak, eta erabaki zuen:

1) AEK-k [[diru]] premia handia zuela; beraz, bideak aurkitu behar zirela.
2) Euskararen [[irakaskuntza]] Euskal Herri osora hedatu behar zela euskaldunek ez zutelako izan euskaraz alfabetatzeko ez euskara ikasteko aukerarik. Horiek alfabetatzeko edo euskalduntzeko [[eskubide]]a zutela eta eskubide hori eman behar zitzaiela ikasi nahi zutenei.
3) Euskal Herria benetako Euskal Herri bihurtzeak eta Erdal Herri bihurtzeari [[muga]]k jartzeak presa handia zuela.

=== Konponbidea ===
AEK-ko kideek bere helburuak lortzeko [[publizitate|Publizisten]] bi talderekin harremanetan jarri ziren: bata, [[Euskaltzaindia]]k duela gutxi euskararen alde egindako kanpaina prestatu zuena, eta bestea, Bilboko [[Txomin Barullo]] inguruko talde publizista. Bi taldeei azaldu zieten zer nahi zuten eta zein ziren AEKren helburuak kanpaina hartan. Proposatu zieten [[errelebo-lasterketa]] bat izan zitekeela egokia.

Lasterketa Euskal Herri osoko itzulia izango litzateke; horrela Euskal Herri osoa alfabetatu eta euskaldundu beharra zegoela adieraz daiteke. Erreleboa [[kilometro]]ka egingo litzateke; beraz, kilometroa egiten duen korrikalariak zerbait ordaindu beharko du (berak edo bere taldeak), beraz, diru pixka bat ateratzeko egokia. Arineketan egiten zenez, jendea alfabetatzeko eta euskalduntzeko presa zegoela eta erdalduntzeari galga jarri behar zitzaiola adieraz zezakeen. Errelebo-lasterketari "Korrika" deitzea onartu zuen AEK-ko biltzarrak.

Euskaltzaindiaren kanpaina prestatu zuen taldea lekukoaz arduratu zen, eta [[Remigio Mendiburu]]ri eskatu zion egiteko. Barrua hutsik zeukan lekukoa egin zuen. Talde honek jakinarazi zien kanpaina hartako [[txorixo]]ak arrakasta handia izan zuela eta ea zergatik ez genion Euskaltzaindiari eskatzen Korrikan erabiltzeko baimena. [[Villasante]]rengana joan ziren [[Urtsa Errasti]] eta [[Julen Kaltzada]], baina debekatu egin zien txoria erabiltzea. Mezuari dagokionez, luzaroan aritu ziren asmatzen lekukoan zein mezu sartu. Nafarroako arduradunak ([[Lurdes Mendinueta]]) esan zuen [[Jose Mari Satrustegi]]ri azaldu ziola AEKren asmoa eta Satrustegik esan ziola [[Rikardo Arregi]]k alfabetatze-lana babesteko eskatuz Euskaltzaindira bidalitako gutuna izan zitekeela [[mezu]]a, eta kopia bat zeukala Rikardok berak bidalita. Beraz, Villasanterengana jo beharrik ez zuten izan [[gutun]]a lortzeko.

=== Prestaketa ===
Euskal Herri osoko AEK-koen eta iritzi guztietako herritar askoren laguntzaz prestatu zen kanpaina, bilatu ziren korrikalariak, eta Korrika [[Oñati]]n —Euskal Herriko [[Oñatiko Unibertsitatea|lehenengo Unibertsitatea]] egon zen herrian— hastea eta [[Bilbo]]n amaitzea erabaki zen. Hasi aurretik, aurkezpenak egin ziren hainbat tokitan. Horietako bat Bilbon, nora [[EGI]]ko burua zen [[Urkullu]] gaztea eta [[ELA]]ko ordezkaria zen [[Jesus Insausti|Uzturre]] ere etorri ziren. [[Zarautz]]en, [[Argiñano]]k prestatutako bazkarian aurkeztu zitzaien [[kazetari]]ei. Amaiera lehenengo Arregiren mezua eta gero AEK-ko batzordeak prestatutako idazkia irakurrita eman nahi zitzaion. Horrela hasi zen antolatzen, [[1980ko Korrika|lehenengo Korrika]]<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1853/004/001/2017-03-31/lehenengo_korrika_eta_aurreko_gertakizunak.htm</ref>.

== Egitura ==
[[Fitxategi:Km 1942 de la 16 edicion de la Korrika.jpg|thumb|250px|16. Korrika [[Urduliz]] eta [[Sopela]] artean.]]
[[Fitxategi:20 Korrika 2017 2326 km.jpg|thumb|250px|20. Korrika [[Landa (Arratzua-Ubarrundia)|Landa]] eta [[Marieta-Larrintzar|Marieta]] artean.]]
Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, [[euskara]]ren aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta [[ikurrina]] dira.

Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. [[2005]]ekoa, 14. Korrikan, ''Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!'' izan zen; [[2007]]koa, berriz, ''Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari''. 2009koa, 16. Korrikan, ''Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira''. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka.

== Lekukoa ==
Testigua edo lekukoa, eskuz esku doan makila [[Remigio Mendiburu]] artistak diseinatu eta egin zuen 1980.urtean. Lehen saioetan pieza hau ibili zen Euskal Herrian barrena. 1988az geroztik, [[Juan Gorriti]] eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena.
[[Remigio Mendiburu]]ren artelana, 1980ko Korrikaren lekukoa alegia, Donostiako [[San Telmo Museoa]]ren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, "modernitatearen hasiera" deritzon atalean.

== Korrika Kulturala ==
Ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da. Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da. Korrika hasi baino hilabete pare bat lehenago hasten dira ekintzak. Korrika kulturalarekin batera ekitaldi horretako abestia eta bideoklipa ere aurkezten dira.

== Ziberkorrika ==
Honetaz gain, Korrikarekin batera Ziberkorrika izeneko ekimena ere garatzen da. Munduko txoko desberdinetatik ''ziberkilometroak'' erosten dituzte, [[internet]]en Korrika birtual eta paralelo bat osatuz.

== Korrikaren edizioak ==
Hona hemen edizio bakoitzeko datu garrantzitsuenak taula batean laburbilduta:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/korrika/ar-54923-136869/|sartze-data=2017-09-02}}</ref>

{| class="wikitable"

! Urtea
(edizioa) !! Datak !! Ibilbidea !! ''Leloa'' !! Omendua !! Abestia !! Mezuaren egilea
| [[Andolin Eguzkitza|Eguzkitza]]||''Ni ere bai''
([[Afrika Bibang]]) ||[[Andolin Eguzkitza]]

| 1980
[[1980ko Korrika|1. Korrika]] || azaroaren 29tik
abenduaren 7ra || [[Oñati]]-[[Bilbo]] || ''Zuk ere esan bai euskarari'' || [[Xabier Peña]] || ''Korrika 1''
([[Xabier Amuriza]]) || [[Rikardo Arregi]]
(galdu zen)

| 1982
[[1982ko Korrika|2. Korrika]] || maiatzaren 22tik
maiatzaren 30era || [[Iruñea]]-[[Donostia]] || ''AEK, euskararen alternatiba herritarra''
''Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde'' || [[Rikardo Arregi]] || ''Korrika 3'' ([[Egan (musika taldea)|Egan]]) || [[Rikardo Arregi]]

| 1983
[[1983ko Korrika|3. Korrika]] || abenduaren 3tik
abenduaren 11ra || [[Baiona]]-[[Bilbo]] || ''Euskaraz eta kitto!'' || [[Gabriel Aresti]] || ''Korrika 2''
([[Akelarre (musika taldea)|Akelarre]]) || ?

| 1985
[[1985eko Korrika|4. Korrika]] || maiatzaren 31tik
ekainaren 9ra || [[Atharratze]]-[[Iruñea]] || ''Herri bat, hizkuntza bat!'' || [[Piarres Lafitte]] || ''Korrika 4''
([[Lontxo Aburuza]]) || ?

| 1987
[[1987ko Korrika|5. Korrika]] || apirilaren 3tik
apirilaren 12ra || [[Hendaia]]-[[Bilbo]] || ''Euskara, zeurea'' || [[Balendin Enbeita]] || ''Korrika 5''
([[Oskorri]]) || [[Jon Enbeita]]

| 1989
[[1989ko Korrika|6. Korrika]] ||
apirilaren 26ra || [[Iruñea]]-[[Donostia]] || ''Euskara Korrika eta kitto''
''Euskal Herriak AEK'' || [[Jose Migel Barandiaran]] || ''Gu AEK-koak gara''
([[Xanti eta Maider]]) || ?

| 1991
[[1991ko Korrika|7. Korrika]] || martxoaren 15etik
martxoaren 24ra || [[Gasteiz]]-[[Baiona]] || ''Korrika euskara,''
''euskaraz Euskal Herria'' || [[Remigio Mendiburu]] || ''Korrika 7''
([[Irigoien Anaiak]] eta
[[Mikel Erramuspe]]) || [[Sabin Gaztañaga]]

| 1993
[[1993ko Korrika|8. Korrika]] || martxoaren 26tik
apirilaren 4ra || [[Iruñea]]-[[Bilbo]] || ''Denok maite dugu''
''gure herria euskaraz'' || [[Martin Ugalde]] || ''Aide Korrika''
([[Tapia eta Leturia]]) || [[Joxemi Zumalabe]]

| 1995
[[1995eko Korrika|9. Korrika]] || martxoaren 17tik
martxoaren 26ra || [[Donibane Garazi]]-[[Gasteiz]] || ''Jalgi hadi euskaraz'' || [[Mikel Laboa]] || ''Bizi ganoraz''
([[Kepa Junkera]]) || [[Mikel Laboa]]

| 1997
[[1997ko Korrika|10. Korrika]] || martxoaren 14tik
martxoaren 23ra || [[Arantzazuko santutegia|Arantzazu]]-[[Bilbo]] || ''Euskal Herria Korrika!'' || [[Luis Villasante]] || ''Euskal Herria Korrika''
([[Gozategi]]) || [[Joan Mari Torrealdai]]

| 1999
[[1999ko Korrika|11. Korrika]] || martxoaren 19tik
martxoaren 28ra || [[Iruñea]]-[[Donostia]] || ''1 + 1 = hamaika.''
''Zu eta ni euskaraz'' || 11 pertsona/talde || ''1 + 1 = hamaika.''
''Zu eta ni euskaraz''
([[Joxe Ripiau]]) || [[Ramon Labaien]]

| 2001
[[2001eko Korrika|12. Korrika]] || martxoaren 29tik
apirilaren 8ra || [[Gasteiz]]-[[Baiona]] || ''Mundu bat euskarara bildu'' || [[Euskal Herriko Bertsozale Elkartea|E. H. Bertsozale Elkartea]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BIG BEÑAT-EK BIG MAC-A JAN GURA DU|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/1800/big-benat-ek-big-mac-a-jan-gura-du|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-09-02}}</ref> || ''Big Beñat''
([[Fermin Muguruza]]) || [[Andoni Egaña]]

| 2003
[[2003ko Korrika|13. Korrika]] || apirilaren 4tik
apirilaren 13ra || [[Maule]]-[[Iruñea]] || ''Herri bat geroa lantzen'' || [[Ez Dok Amairu]] || ''Gero bat gaurdanik''
([[Mikel Laboa]] eta
[[Ruper Ordorika]]) || [[Martxelo Otamendi]]

| 2005
[[2005eko Korrika|14. Korrika]] || martxoaren 10etik
martxoaren 20ra || [[Orreaga]]-[[Bilbo]] || ''Euskal Herria euskalduntzen.''
''Ni ere bai!'' || [[Andolin Eguzkitza]] || ''Ni ere bai''
([[Afrika Bibang]]) || [[Andolin Eguzkitza]]

| 2007
[[2007ko Korrika|15. Korrika]] || martxoaren 22tik
apirilaren 1era || [[Karrantza]]-[[Iruñea]] || ''Heldu!'' || Euskal emakumea || ''Heldu!''
([[Niko Etxart]] eta
[[El Drogas]]) || [[Xabier Amuriza]] eta
[[Miren Amuriza]]
73 ⟶ 145 lerroa:

{{Korrika}}

{{Autoritate kontrola}}

[[Kategoria:Korrika]]