Ireki menu nagusia

Aldaketak

34 bytes added ,  Duela 7 hilabete
lehengoratzea
[[Fitxategi:Korrika-11_lekukoa_Azkue.jpg|thumb|Korrikaren ikurra den lekukoa.]]
[[Fitxategi:Korrika 2015, Bilbo, Euskal Herria.jpg|thumb|19. Korrika [[Bilbo]]n]]
'''Korrika''' [[euskara]]ren alde [[Euskal Herria]]n zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]] [[euskaltegi]] elkarteak antolatzen du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=20-KORRIKA|hizkuntza=eu-es|url=http://www.korrika.eus/|sartze-data=2017-09-02}}</ref> Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
 
Lehen Korrika [[1980]]an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsi da. [[1999]]tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.