«Korrika»: berrikuspenen arteko aldeak

4.214 bytes removed ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
(tgyfr78de)
[[Fitxategi:Korrika-11_lekukoa_Azkue.jpg|thumb|Korrikaren ikurra den lekukoa.]]
[[Fitxategi:Korrika 2015, Bilbo, Euskal Herria.jpg|thumb|19. Korrika [[Bilbo]]n]]
"modernitatearen hasiera" deritzon atalean.
=== Konponbidea ===
AEK-ko kideek bere helburuak lortzeko [[publizitate|Publizisten]] bi talderekin harremanetan jarri ziren: bata, [[Euskaltzaindia]]k duela gutxi euskararen alde egindako kanpaina prestatu zuena, eta bestea, Bilboko [[Txomin Barullo]] inguruko talde publizista. Bi taldeei azaldu zieten zer nahi zuten eta zein ziren AEKren helburuak kanpaina hartan. Proposatu zieten [[errelebo-lasterketa]] bat izan zitekeela egokia.
 
Lasterketa Euskal Herri osoko itzulia izango litzateke; horrela Euskal Herri osoa alfabetatu eta euskaldundu beharra zegoela adieraz daiteke. Erreleboa [[kilometro]]ka egingo litzateke; beraz, kilometroa egiten duen korrikalariak zerbait ordaindu beharko du (berak edo bere taldeak), beraz, diru pixka bat ateratzeko egokia. Arineketan egiten zenez, jendea alfabetatzeko eta euskalduntzeko presa zegoela eta erdalduntzeari galga jarri behar zitzaiola adieraz zezakeen. Errelebo-lasterketari "Korrika" deitzea onartu zuen AEK-ko biltzarrak.
 
Euskaltzaindiaren kanpaina prestatu zuen taldea lekukoaz arduratu zen, eta [[Remigio Mendiburu]]ri eskatu zion egiteko. Barrua hutsik zeukan lekukoa egin zuen. Talde honek jakinarazi zien kanpaina hartako [[txorixo]]ak arrakasta handia izan zuela eta ea zergatik ez genion Euskaltzaindiari eskatzen Korrikan erabiltzeko baimena. [[Villasante]]rengana joan ziren [[Urtsa Errasti]] eta [[Julen Kaltzada]], baina debekatu egin zien txoria erabiltzea. Mezuari dagokionez, luzaroan aritu ziren asmatzen lekukoan zein mezu sartu. Nafarroako arduradunak ([[Lurdes Mendinueta]]) esan zuen [[Jose Mari Satrustegi]]ri azaldu ziola AEKren asmoa eta Satrustegik esan ziola [[Rikardo Arregi]]k alfabetatze-lana babesteko eskatuz Euskaltzaindira bidalitako gutuna izan zitekeela [[mezu]]a, eta kopia bat zeukala Rikardok berak bidalita. Beraz, Villasanterengana jo beharrik ez zuten izan [[gutun]]a lortzeko.
 
=== Prestaketa ===
Euskal Herri osoko AEK-koen eta iritzi guztietako herritar askoren laguntzaz prestatu zen kanpaina, bilatu ziren korrikalariak, eta Korrika [[Oñati]]n —Euskal Herriko [[Oñatiko Unibertsitatea|lehenengo Unibertsitatea]] egon zen herrian— hastea eta [[Bilbo]]n amaitzea erabaki zen. Hasi aurretik, aurkezpenak egin ziren hainbat tokitan. Horietako bat Bilbon, nora [[EGI]]ko burua zen [[Urkullu]] gaztea eta [[ELA]]ko ordezkaria zen [[Jesus Insausti|Uzturre]] ere etorri ziren. [[Zarautz]]en, [[Argiñano]]k prestatutako bazkarian aurkeztu zitzaien [[kazetari]]ei. Amaiera lehenengo Arregiren mezua eta gero AEK-ko batzordeak prestatutako idazkia irakurrita eman nahi zitzaion. Horrela hasi zen antolatzen, [[1980ko Korrika|lehenengo Korrika]]<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1853/004/001/2017-03-31/lehenengo_korrika_eta_aurreko_gertakizunak.htm</ref>.
 
== Egitura ==
[[Fitxategi:Km 1942 de la 16 edicion de la Korrika.jpg|thumb|250px|16. Korrika [[Urduliz]] eta [[Sopela]] artean.]]
[[Fitxategi:20 Korrika 2017 2326 km.jpg|thumb|250px|20. Korrika [[Landa (Arratzua-Ubarrundia)|Landa]] eta [[Marieta-Larrintzar|Marieta]] artean.]]
Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, [[euskara]]ren aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta [[ikurrina]] dira.
 
Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. [[2005]]ekoa, 14. Korrikan, ''Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!'' izan zen; [[2007]]koa, berriz, ''Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari''. 2009koa, 16. Korrikan, ''Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira''. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka.
 
== Lekukoa ==
Testigua edo lekukoa, eskuz esku doan makila [[Remigio Mendiburu]] artistak diseinatu eta egin zuen 1980.urtean. Lehen saioetan pieza hau ibili zen Euskal Herrian barrena. 1988az geroztik, [[Juan Gorriti]] eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena.
[[Remigio Mendiburu]]ren artelana, 1980ko Korrikaren lekukoa alegia, Donostiako [[San Telmo Museoa]]ren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, "modernitatearen hasiera" deritzon atalean.
 
== Korrika Kulturala ==
Anonymous user