1970eko hamarkadako mugimendu feminista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= 1970eko hamarkadako mugimendu feminista = 1970eko mugimendu feminista oso anitza izan zen, eta korronte ezberdinak indartu z...»
 
No edit summary
186. lerroa:
Feminismo materialistaren baitan [[Lidia Falcón|Lidia Falcon]]<nowiki/>ek emakumeak [[Gizarte klase|klase sozial]] eta ekonomikotzat hartzen ditu, aitak eta senarrak emakumearen gorputzaren gaitasun produktibo eta erreproduktiboen gaineko kontrolatzen dituelarik. Ildo beretik, [[Christine Delphy]]<nowiki/>k harreman produktibo baten existentzia identifikatzen du emakume eta gizonaren artean egungo familia nuklearraren baitan. Honela, bietako baten (gizona) produkzioa [[Merkatu libre|merkatua]]<nowiki/>ren funtzionamenduaren baitan sartzen da, eta bestea (emakumea) menderatua geratzen da, berak burutzen duen produkzioa merkatuaren zirkuituan sartzen ez denez, ikusezi bilakatzen da. Hor dago, [[espazio pribatu]] eta [[Espazio Publikoa|publikoa]]<nowiki/>ren arteko [[Gizarte estratifikazio|mailaketa]], eta espazio bakoitzean kokatzen den figura bakoitzari sozialki ematen zaion balioa. Oro har, [[Historia|histori]]<nowiki/>koki [[ezkontza]] eta [[Etxeko langile|etxeko lan doakoak]] emateagatik, emakumeek generoaren araberako klase sozial bera partekatu dute.
 
==[[Euskal HerriaHerriko mugimendu feminista|Euskal Herriko]] Mugimendu [[Feminismo|Feminista]] 1970eko hamarkadan ==
XX. mende amaierako feminismoaren lehen zantzuak [[Baiona|Baionan]] kokatu behar direla, 1976an. Pixka bat geroago sortu eta enbataka hedatzen hasi zen mugimendua Hegoaldean, batez ere emakume gazte eta langileen artean (Zabala, 2008:27). 1977an, 3.000 emakume inguru bildu ginen [[Leioa-Erandioko campusa|Leioako campus]]<nowiki/>ean egin ziren [[Euskal Herria|Euskal Herri]] mailako I. Jardunaldi Feministetan. Hurrengo urteetan Bilboko kaleak hartu zituen abortatzeko eskubidearen leloaren oihartzunak Euskal Herritik kanpora ere zabaldu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Susa literatura - Feminismoa eta politikaren eraldaketak|url=http://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi0204|aldizkaria=www.susa-literatura.eus|sartze-data=2019-04-08}}</ref>.
 
196. lerroa:
 
=== Italia ===
[[Fitxategi:Carla Lonzi 1.jpg|thumb|Carla Lonzi. ''Diferentziaren feminismoa''ren Italiako teorialarietako bat]]
[[Carla Lonzi]] Italiako mugimendu feministako kide erreferentziala da. [[Elvira Banotti]] eta [[Carla Accardi]]<nowiki/>rekin batera [[Erroma|Erroman]] 1970ean ''[[Rivolta Femminile]]'' taldea sortu zuen. Taldeari oso loturik, [[Editorial Scritti di Rivolta Femminile]] sortu zuten, eta honek ahalbidetu zuen taldearen testuak argitaratu eta zabaldu ahal izatea. Testu horiek aleman eta gaztelerara itzutzeak nazioartean ikusgarritasuna eman zion [[Carla Lonzi|Lonziri]], eta baita [[Rivolta Femminile]] taldeari.