«Maiatzaren Plazako Amak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Gaur egun elkartea bitan banaturik aurkitzen da, alde batetik gehiengoa Maiatzaren Plazako Amen izenean jarduten dutenak ([[Hebe de Bonafini]] izanik haien lehendakaria) eta bestalde [[Maiatzaren Plazako Amak- Linea Sortzailea]] ([[Marta Ocampo de Vasquez]] buruan).
 
<br />
 
== Berrantolaketa prozesu nazionala ==
Berrantolaketa Prozesu Nazional honen plan ekonomiko-sozialari dagokionez, aurreko gaiaretan eramandako politika sozialak merkatuagatik ordezkatzea izan zen helburua. Konpentzentzia eta eskaintza eta eskariaren arabera antolatutako ekonomia bultzatu zen beharrizanak asetzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=::: ARGENTINA HISTÓRICA - la historia argentina :::|url=http://www.argentinahistorica.com.ar/intro_libros.php?tema=1&doc=57&cap=504|aldizkaria=www.argentinahistorica.com.ar|sartze-data=2019-04-09}}</ref>. Langileria izan zen subjektu kolpatuena, gizartean zituen konpetentziak kenduz eta bere egoera ekonomikoa kolpatuz, errepresio politikoarekin lagunduz. Industria ertain eta txikiaren desartikulazioa gauzatu zen, exportadoreen eta ekonomia talde haien baita finatzia-espekulatiboen alde eginez.<ref name=":0" />
 
==<br />Maiatzaren Plazako Amen elkartearen sorrera ==
<br />
 
== Maiatzaren Plazako Amen elkartearen sorrera ==
Maiatzaren Plazako Amak elkarteak 1977ko apirilean du sorrera, diktadura militarrak jada bere praktika politiko errepresiboak martxan jarri zituenean, Berrantolaketa Prozesu Nazioalaren izenean.
 
 
Honek ordea, mugimendu barruan talkak sortuko ditu eta Maiatzaren Plazako Amen eta Maiatzaren Plazako Ama – Linea Sortzailearen arteko banaketa emango da, zenbait ezberdintasun politikoen ondorioz. Talkak alfonsinismoaren aurrean izan beharreko jarreretan baita erreparazio politikoen ondorioz sortu ziren. 1986an gainera, eztabaida garrantzitsuak egon ziren mugimendu barruan Hebe de Bonafinik mugimenduaren parte hartzea zabaldu eta Argentinan zehar sortutako filialekin lan egin nahi zuen bitartean, [[Maria Adela Gard de Antokolets]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Página/12 :: Contratapa :: María Adela, una Fundadora|hizkuntza=es|url=https://www.pagina12.com.ar/diario/contratapa/13-8064-2002-07-24.html|aldizkaria=www.pagina12.com.ar|sartze-data=2019-04-09}}</ref> opositoreak Buenos Aireseko amekin soilik egin nahi zuen lan. <ref name=":1" />
 
[[Fitxategi:Hebe de Bonafini 2015.jpg|thumb]]
 
== Ekarpen Politikoak ==
=== Giza eskubideen defentsa eta lan lerro ezberdinak ===
Maiatzaren Plazako Amen jardun politikoaren positiboaren ondorioz hau hedatzeko beharra identifikatu zuten bestelako esparru batzuetara, bereziki giza eskubideen defentsara: bizitza duinak torturarik eta desagerpenik gabe, elikadura, hezkuntza, lan duina, ordezkaritza politiko gardena eta sistema kapitalistari kritika.
[[Fitxategi:Marcha de la Resistencia 2017 77.jpg|thumb|alt=|284x284px|2017an burututako Erresistentzia Martxa]]
 
Hori dela eta, zenbait proposamen eraman dituzten praktikara, praktika izanik mugimendu honen giltzarrietako bat. Garatu beharreko lan ildo ezberdinak praktikara eramateko espazio politiko, kultural eta sozialak sortu dituzte, egindako eta egiteke dagoen lana zabaldu eta esposatu ahal izateko. Horien artean, 2000. Urtean Herri Unibertsitatearen sorrera aurkitzen da <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Universidad Popular Madres de Plaza de Mayo|url=http://www.madres.org/navegar/nav.php?idsitio=2&idcat=&idindex=29|aldizkaria=www.madres.org|sartze-data=2019-04-09}}</ref>, jakintza ezberdinen topagune eta testigantzen balorazio gune izateko, jakintza kritikoa sustatzeko, memoria eraikitzeko eta eraldaketa sozialerako espazio modura aritzeko. Esperientzia honen erdigunean [[Paulo Freire|Paulo Freireren]] ekarpenak kokatuko dira, bereziki bere “''pedagogía de la liberacion”.'' Bestelako oinarri batzuk nabarmentze aldera, giza eskubideen defentsa, hezkuntza herritarra, integrazio soziala eta elkartasuna aurkituko lirateke. <ref>{{Erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Basile|izenburua=La Universidad Popular de las Madres de Plaza de Mayo: emergencia de nuevas prácticas en cultura y poder en la Argentina de la Posdictadura|hizkuntza=en|url=https://www.academia.edu/22811753/La_Universidad_Popular_de_las_Madres_de_Plaza_de_Mayo_emergencia_de_nuevas_pr%C3%A1cticas_en_cultura_y_poder_en_la_Argentina_de_la_Posdictadura|sartze-data=2019-04-09}}</ref>
9

edits