Ireki menu nagusia

Aldaketak

2.356 bytes removed ,  Duela 7 hilabete
tgyfr78de
{{argitzeko|[[euskara]]ren aldeko ekitaldiari|Korrika (argipena)}}
[[Fitxategi:Korrika-11_lekukoa_Azkue.jpg|thumb|Korrikaren ikurra den lekukoa.]]
[[Fitxategi:Korrika 2015, Bilbo, Euskal Herria.jpg|thumb|19. Korrika [[Bilbo]]n]]
[[Euskal Herria]]n zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]] [[euskaltegi]] elkarteak antolatzen du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=20-KORRIKA|hizkuntza=eu-es|url=http://www.korrika.eus/|sartze-data=2017-09-02}}</ref> Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
 
Lehen Korrika [[1980]]an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsi da. [[1999]]tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.
 
== Historia ==
[[Franco]] hil eta lehenengo bozketetan [[Ramon Rubial]] atera zen garaile, eta [[AEK|AEK-]]k laguntza polita hartu zuen hala Gobernutik eta beste erakunde publikoetatik: diru-laguntzak gehi euskararik ez zekiten irakaskuntzako irakasleen prestaketa... Baina arrazoi politikoak tarteko [[EAJ]] nagusitu zenean diru-iturriak agortuz zihoazkion, batzuek eta besteek emandako laguntzak urrituz joan baitziren. AEK-k, ikusita elkarrizketaren bidetik ez zuela ezer lortzen, protestari ekin zion: Lakua aurrean bilketak, [[HABE]]n eta [[Eusko Legebiltzarra|Legebiltzarrean]] itxialdiak... Bide horretatik ere ezer ez zuen lortzen; alderantziz, era ezberdinetako oztopoak jartzen zitzaizkion. [[Udal]]en bidea ere zarratu zitzaion, eta beste bide batzuk lantzea erabaki zuen, eta herriarengana jotzea erabaki zuen.
 
=== Arazoei aurre egiten ===
AEKren biltzarra hasi zen aztertzen zein ziren arazo nagusiak, eta erabaki zuen:
 
1) AEK-k [[diru]] premia handia zuela; beraz, bideak aurkitu behar zirela.
2) Euskararen [[irakaskuntza]] Euskal Herri osora hedatu behar zela euskaldunek ez zutelako izan euskaraz alfabetatzeko ez euskara ikasteko aukerarik. Horiek alfabetatzeko edo euskalduntzeko [[eskubide]]a zutela eta eskubide hori eman behar zitzaiela ikasi nahi zutenei.
3) Euskal Herria benetako Euskal Herri bihurtzeak eta Erdal Herri bihurtzeari [[muga]]k jartzeak presa handia zuela.
 
=== Konponbidea ===
AEK-ko kideek bere helburuak lortzeko [[publizitate|Publizisten]] bi talderekin harremanetan jarri ziren: bata, [[Euskaltzaindia]]k duela gutxi euskararen alde egindako kanpaina prestatu zuena, eta bestea, Bilboko [[Txomin Barullo]] inguruko talde publizista. Bi taldeei azaldu zieten zer nahi zuten eta zein ziren AEKren helburuak kanpaina hartan. Proposatu zieten [[errelebo-lasterketa]] bat izan zitekeela egokia.
Anonymous user