Konbentzio Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
21. lerroa:
Irailaren 21ean monarkia ezeztatu eta biharamunean errepublika ezarri zuen Konbentzioak. Biltzarra hiru taldetan banaturik zegoen: [[girondar]]rak, estatu federalaren eta ekonomia askatasunaren aldeko burgesak; “Mendia”, [[jakobino]]ak barne, zentralistak eta erradikalak, Parisko herri klaseetako [[sans-culotte]]en laguntza zutenak; eta “Lautada”, beste bien arteko talde moderatua.<ref name="jakin1"/> Traizioa egotzirik, Konbentzioak [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.a]] epaitu eta, gehiengo soilez, heriotzera zigortu zuen. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten [[gillotina]]n. Europako monarkien erantzuna [[Lehen Koalizioko Gerra|Lehen Koalizioa]] osatzea izan zen, Frantziari gerra egiteko.
 
Europako potentzien aurkako gerrarako gudaroste handi bat sortu zuen Konbentzioak, ehunka mila herritar armadan sartzera behartuz. Neurri horrekin ados ez zetozen nekazariak Iraultzaren aurka altxatu ziren [[Bretainia]]n, [[Alsazia]]n eta, batez ere, [[Vendée]]n; azken matxinada honek Antzinako Errejimeneko tradiziozko estamentuak zituen buruzagi.<ref name="lur">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505001/1505001.html | izenburua =Frantziako Iraultza. Gertaerak. |sartze-data=2018-12-20 |argitaletxea= Lur Entziklopedia Tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus}}</ref> Horiek horrela, martxoan Epaitegi Iraultzailea ({{lang-fr|Tribunal révolutionnaire}}) sortu zuten, kontrairaultzaileak atxilotzeko, eta [[Salbamen Publikorako Batzordea|Osasun Publikoaren Batzordea]] ({{lang-fr|Comité de salut public}}) apirilaren 6an. Maiatzaren amaieran, [[sans-culotte]]ak matxinatu ziren Parisen, eta horretaz baliatu ziren jakobinoak boterea berenganatzeko.<ref name="hiru">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=https://www.hiru.eus/eu/historia/la-republica-en-guerra | izenburua =Errepublika gerra-garaian |sartze-data=2018-12-20 |argitaletxea= hiru.eus}}</ref>
 
Jakobinoek Konbentzioaren kontrola hartu zutelarik, erakunde hori indargabetu, eta “diktadura demokratikoa” ezarri zuten Osasun Publikoaren Batzordearen eta Segurtasun Orokorraren Batzordearen ({{lang-fr|Comité de salut public}}) bidez.<ref name="jakin1"/> 1793ko urrian konstituzioa bertan behera gelditu zen. Hura izan zen [[Izu Garaia]]ren hasiera. [[Robespierre]],