Sudeteak: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  duela 4 urte
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
[[Alemania]]ko beste gutxiengo batzuk [[Austria]]ko aleman hiztunekin elkartzen ahalegindu ziren [[Moravia]]n, Brnon, Jihlavan eta Olomoucen, baina ez zuten lortu.
 
[[Parisko Bake Biltzarra (1919)|Parisko Bake Biltzarreko]] batzorde iparramerikarrak gero ahaztuak izango ziren gomendio sail bat egin zuen Txekiak alemanez hitz egiten zutenen lurraldeen inguruan eskatzen zuena aztertuz. Injustizia hura larritu egin zen [[1919]]ko [[martxoaren 3]]an, txekiar armadak tiro egin zienean alemaniarzaleei eta garbi geratu zen Txekoslovakiaren aspirazioak arriskutsuak zirela, batez ere, alemaniar hiztun hauek [[Alemania]]n eta [[Austria]]n zutenzituzten milioikia lagunak kontuan hartuta. Esan bezala, gomendio hauekhaiek baztertuak izan ziren eta [[Txekoslovakia]]k Sudeteak bere lurraldean sartzea eskatu zuen eta, [[1919]]an, eskari hauhori Saint-Germaingo Itunean berretsita geratu zen.
 
Txekiar eta alemaniar hiztunen arteko ika-mikek [[20ko hamarkada|20. urteetan]] iraun zuten eta [[30eko hamarkada]]n larritu egin ziren<ref>{{es}}http://internacional.elpais.com/internacional/2008/09/27/actualidad/1222466409_850215.html</ref>. Krisi ekonomikoak gogor astindu zuen enpresa esportatzaileen mende zegoen Sudeteen ingurua; papera, jostailuak, beira... txekiarren ekoizpenaren %60a60 Sudeteetan burutzenegiten zen eta %78a78 esportatzeko zen. GeldiunearekinGeldialdiarekin, langabezia zabaldu egin zen eta biztanleen haserrea ere bai<ref>{{es}}http://www.artehistoria.com/v2/contextos/3855.htm</ref>.
 
[[1938]]ko [[irailaren 26]]an, [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] [[Txekoslovakia]]ri ultimatum batultimatuma aurkeztu zion eta [[Municheko Konferentzia|Municheko Biltzarra]] izenekoan haren ikuspuntua nagusitu zen: gauzak horrela, eskualde horretako aleman hiztunei [[erreferendum]]a eskaini zien. [[Alemania]]r okupazioa [[1938]]ko [[urriaren 1]]an hasi zen: [[europa]]r potentziek hori saihesteko ez zuten ezer egin. 30.000 bat km² kendu zizkion Alemaniak Txekoslovakiari eta txekiar biztanleria lurraldetik bota egin zuten. [[1939]]ko [[martxoaren 15]]ean, okupazioa erabat osatubete zen eta, Alemania [[Bohemia]] txekiar eskualdearen jabe ere egin zen, hots, [[Bohemia eta Moraviako protektoratua|Bohemia-Moravia protektoratu]] izeneko txotxongilo estatuarena.estatuaren jabea, Txekoslovakia osoaz jabetu zen.
 
[[1945]]ean, behin [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu eta [[Alemania]]k kapitulatu eta gero, Sudeteetako aleman hiztunak eskualde haietatik kanporatuak izan ziren eta, haien ordez, [[txekiar]] eta eslovakiarrez birpopulatu zen eskualdea.
 
Txekiar legediak nazien aurkako afiliazioa frogatzen zuten aleman hiztunak babesteko aukera azpimarratzen zuen, baina Alemaniaren aurkako gorroto izugarria zegoen eta ez ziren kasu gehienak errespetatu, 244.000 alemaniar besterik ez zirelarikziren geratu (Horietatik 100.000 bat Mendebaldeko Alemaniara emigratu zuten). [[1945]]ean atzerriratu zituztenak 500.000 bat izan ziren eta abusu eta bortxakeria ugari jasan beharrean izan ziren. 24.000 bat heriotza izan zen alde egin beharrari lotuta, eta, frogatu ez bazirenbazen ere, 62.000 desagertutakoen denuntziadesagertutako jasosalatu ziren.
 
Sudeteetan bizi ziren alemaniarren jabetzaren gehiengoa konfiskatu egin zitzaien gerraren kalte-ordain bezala. [[1946]]an, 2.234.544 pertsona deportatu zituzten Alemaniara, 2/3 amerikarren sektorera eta 1/3 sobietarrenera. Alemanez gain, familia mistoak ere baziren haien arteantartean. Lurraldean, txekiarrak jarri ziren bizitzen eta baita beste gutxiengo batzuk ere: eslovakiarrak, Voliniako txekiarrak, ijitoak eta hungariarrak (azken hauek behartu egin zituzten, baina, geroago, haien jaioterrietara alde egin zuten). Biztanleriarik gabeko guneak ere geratu ziren eta hantxe geratu zen alemaniar gutxiengoa<ref>{{es}}http://elpais.com/diario/1994/04/19/economia/766706415_850215.html</ref>. [[2001]]ean, alemaniar etniako 40.000 pertsona besterik ez zen zentsatu [[Txekiar Errepublika]]n.
 
Gaur egun, Sudeteak txekiar lurraldean sartuta daude eta Alemaniak ere errekonozitzen du hori. Hala ere, [[1945]]az geroztik, Sudeteetako biztanle izan ziren haien oinordekoek ez diote kalte-ordainak erreklamatzeari utzi, lurralde haietatik bidali zituztelako.
Anonymous user