Hiztegi Hirukoitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
== Edukia ==
Hiztegia lan erraldoia da, baina Larramendiren ohiko xelebrekeriak ere ez dira falta hiztegiko hitzen artean. Erdal etorkiko hainbat hitz euskal hitz jatorrak balira bezala aurkezten ditu (''alferez'': alfer-ez, soldadua baino langileagoa delako). Jakintza adigaiak (unibertso, astronomia, matematika, eta beste) eta euskararentzat ezezagunak ziren objektuen izenak (bolbora, txokolatea, tabakoa) izendatzeko, hitz berriak asmatzeko beharrean sentitu zen. Askotan, zaila da jakiten zein hitz diren herriaren ahotik jasoak eta zein berak asmatuak. Larramendiren irudimenari esker sortutako hitz batzuk, egungo euskaran erabiltzera iritsi dira, ''hilezkor'' eta ''garrantzi'', esaterako. Asmatu zituen neologismo horiek, hala ere, berak ez zituen inoiz erabili eta bere jarraitzaile gehienek ere ez. Hala ere, garaiko euskal idazlanetan aldaketa nabari da hiztegia argitara eman zenetik: Idazleak hitz berrien sorkuntzarako baliabideak gehiago erabiltzen hasi ziren, gaztelaniara eta frantsesera hainbeste jo gabe.<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Manuel de Larramendi|urtea=1990|abizena=Alberdi|izena=Andres|orrialdeak=20|orrialdea=|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|ISBN=}}</ref>
 
== Eragina ==
Larramendiren hiztegia oso eragin zabala izan zuen euskararen hizkuntzalaritzan, batez ere Hegoaldeko hiztegigileen artean. Esaterako [[Resurreccion Maria Azkue]]ren lanetan Larramendiren oihartzuna garbia da. Dena dela, hiztegiaren oinarria gaztelaniaz dago eta horrek [[neologismo]] asmatzera eraman zuen eta horrek egilearen ospearen aurka joan da. Alberdiren ustetan liburu honek "egilearen izenari kalterik handiena ere obra beronek egin diola esan behar da".<ref>18 or.</ref> Asmatutako hitzak hauek omen dira: "Sutanpe" (kainoia), "Godaria" (txokolatea) eta "Surrautsa" (tabakoa). Horrek, espezialista batzuen ustez, hiztegia erabat baliogabeturik uzten du.<ref>18 or.</ref>
 
== Erreferentziak ==