«Tamil»: berrikuspenen arteko aldeak

504 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
{{Talde etniko infotaula|
[[Fitxategi:Tamil women 1.JPG|thumb|350px|Tamil ezagun batzuen argazkiak.]]
|taldea=Tamilak
 
|irudia= [[Fitxategi:Tamil women 1.JPG|250px]]
'''Tamil'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[India]] aldeko [[etnia]] baten izena da, [[tamilera]] hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta [[Sri Lanka]]ko ipar-ekialdekoak dira.
|irudioina =<small>Tamil emakume ezagunak.</small>
|biztanleria= {{circa|76}} milioi
|biztanletokia= {{Bandera|India}}: 69.026.881<br>{{Bandera|Sri Lanka}}: 3.135.770<br>{{Bandera|Malaysia}}: 1.800.000<br>{{Bandera|Singapur}}: 188.591
|hizkuntza=[[Tamilera]]
|erlijioa= [[Hinduismo]]
|harremana= [[Zingales]]ak
}}
'''Tamil'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> ({{Lang-ta|தமிழர்கள்}}, ''tamiẓarkaḷ'' (pluralez), {{IPA|t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ}} ahoskatua) [[India]] aldeko [[etnia]] baten izena da, [[tamilera]] hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta [[Sri Lanka]]ko ipar-ekialdekoak dira.
 
[[Erlijio]]z [[hinduismo|hinduistak]] dira gehienak eta badira haien artean [[jainismo|jainista]]k, [[musulman]]ak eta [[kristautasun|kristauak]]. Tamil herria izan da [[sanskrito]]dun herrien aurka borrokatu den [[dravida]] herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. [[Chera]], [[Txola]], [[Pandya]] eta [[Pallava]] dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, [[XIV. mendea]] baino lehen, [[Vijayanagar dinastia]] nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute [[XX. mendea|XX. mendeko]] azken laurdenean Sri Lanka-ko [[zingales]]en aurka, Tamil errepublika burujabe baten alde.
[[Kategoria:Sri Lankako etniak]]
[[Kategoria:Indiako etniak]]
[[Kategoria:Malaysiako etniak]]
[[Kategoria:Singapurreko etniak]]
172.055

edits