Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Leibnizen jardun zientifikoa oso intentsoa eta anitza izan zen, bera bizi zen artean emaitza garrantzitsuak eman zituelarik, baina batez ere pentsamendu zientifikoari aztertzeko bide berriak ireki zizkiolarik, asko egun jorratuak izaten jarraitzen dutenak. Antzinakoen zientzia eta matematika berreskuratzeko borondatea ageri da beregan, betiere zientzia eta matematika modernoaren emaitzen bidez, kritikaren galbahetik igaroz. Esate baterako sustantzia eta fenomeno bakoitzaren helburuaren azterketa berreskuratzen du. Hori izango litzateke filosofiaren jardun-eremua Jainkoaren obraren zentzua azaleratzea. Honela, zientzia eta filosofia ez dira kontrajartzen, mundua eta gure izatea bera hobeto ulertzeko bidean bat egiten duten ikuspuntuen artean elkar osatu baizik. Horrez gain, azpimarratzekoa da benetako ezagutza metafisikoetara heltzeko, logika eta fisikatik abiatzela zela bere asmoa; eta horrela, bere sistema zientifikoaren oinarria logika dela ikus daiteke.
 
Leibnizek gehiago edo gutxiago hauetan jardun zuen: [[Logika formala|logika formalaformal]]a, [[aritmetika]], [[geometria]], [[Probabilitateen kalkulua|probabilitateen kalkuluakalkulu]]a, lehen kalkulu-makinetariko baten sorreran…
 
Autodidakta zen, baina C. Huygensek ongi orientatua -Descartes eta Pascalen irakurketa gomendatu zion-, eta matematikaren ikasketan hasi zen triangelu harmonikoak triangelu aritmetikoarekiko zituen ezaugarrien eta serie infinitoen analisiaren bitartez. Bigarren honetan oso trebea izatera heldu zen.
 
=== Fisika ===
Leibnizek ekarpen handiak egin zituen bere garaiko estatika eta dinamikaren zientzia-esparruetan; sarritan Descartes eta Newtonekiko desadostasunek bultzatuta. Berak [[Mugimenduaren teoria|mugimenduaren teoria]] (dinamika) berri bat sortu zuen, [[Energia zinetiko|energia zinetika]] eta [[Energia potentzialean|energia potentzialeanpotentzial]]ean oinarritutakoa. Horrela, Newtonek uste zuenaren kontra (espazioa absolutua zela defendatzen baitzuen), espazioa erlatiboa zela frogatzen saiatu zen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Daniel|abizena=Garber|izenburua=Leibniz|argitaletxea=Cambridge University Press|orrialdeak=270–352|url=http://dx.doi.org/10.1017/ccol0521365880.009|aldizkaria=The Cambridge Companion to Leibniz|isbn=9781139000277|sartze-data=2019-03-11}}</ref>
 
[[Partikula azpiatomiko|Partikula azpiasubatomiko]]en eta [[Mekanika kuantiko|mekanika kuantikoa]]ren aurkikuntzara arte, Leibnizen ideia asko, estatikara mugatu ezin ziren naturaren alderdien ingurukoak, zentzugabekotzat hartuak ziren. Bestalde, azpimarratzekoa da Albert Einsten aurreratu zuela, Newtonen aurka, espazioa, denbora eta mugimendua erlatiboak eta ez absolutuak direla baieztatu zuenean.<ref>{{Erreferentzia|izena=L. J.|abizena=Russell|izenburua=The Leibniz-Clarke Correspondence. Edited by H. G. Alexander. (Manchester: University Press. 1956. Pp. lvi, 200. Price 16s.)|orrialdeak=365–366|data=1957-10|url=http://dx.doi.org/10.1017/s0031819100052001|aldizkaria=Philosophy|alea=123|zenbakia=32|issn=0031-8191|doi=10.1017/s0031819100052001|sartze-data=2019-03-11}}</ref>