Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
== Bizitza<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Manzano, Jorge|argitaletxea=Oxford University Press|data=2011-10-31|url=http://dx.doi.org/10.1093/benz/9780199773787.article.b00116022|sartze-data=2019-03-11|encyclopedia=Benezit Dictionary of Artists}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izena=Echeverría, Javier,|abizena=1948-|izenburua=Leibniz Javier Echeverría.|argitaletxea=Barcanova|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/431779468|isbn=8485923235|pmc=431779468|sartze-data=2019-03-11}}</ref>==
Gottfried Leibniz 1646ko uztailaren 1ean sortu zen, Leipzig-en, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra|Hogeita Hamar Urteko Guda]] amaitu baino bi urte lehenago. [[Federico Leibniz]]en semea zen, jurista eta [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzigeko Unibertsitateko]] filosofia moraleko irakaslea, eta [[Catherina Schmuck]]ena, lege-irakasle baten alaba.
 
Bere aita Leibnizek sei urte zituela zendu zenez, bere heziketa prozesua ama eta osabaren gain geratu zen, eta bere hitzetan, bere gain ere. Bere aita hil zenean, liburutegi pertsonal bat utzi zion, zazpi urtetatik aurrera nahieran erabili ahal izan zuena. Horrela, bertako edukiaz baliatu ahal izan zen, eta zehazki, [[Antzinaroko Historia]] eta [[Elizako Gurasoak|Elizaren Aiten liburuez]] liburuez.
 
Hamabi urtetarako, [[Latin|latina]] ikasi zuen bere kabuz, bere bizitzan zehar erabili zuena. Hori gutxi balitz, ordurako ere, [[Greziera|grekera]] ikasten hasi zen. Ordurako, filosofo klasikoak ezin hobeto ezagutzen zituen: [[Platon]], [[Aristoteles|Aristotele]], [[Virgilio]], [[Plotino]], eta oro har, filosofo latindar gehienak. Azpimarratzekoa da, baina, Aristotelerengandik jaso zuen eragina: azken honen Silogistikarekiko, batez ere predikatuen auziekiko, besteak beste, interes handia izan baitzuen. Era berean, bere Logikaren ulerkeran, Platonen zenbait postulatu ate-joka zeuden: logika gizakiek erabiltzen duten zeinuen multzo bezala definitzean, mundu erreala (monadena) adierazten duena, kasu. Unibertsitatera sartu aurretik, hamabost urte zituela, filosofo modernoak irakurtzen zituen jadanik: [[Francis Bacon|Bacon]], [[Johannes Kepler|Kepler]], [[Galileo Galilei|Galileo]], [[René Descartes|Descartes]], etab. 1661. urtean, hamalau urte zituela, [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzigeko Unibertsitate]]<nowiki/>an izena eman zuen, bere ikasketa ofizialak [[filosofia]]<nowiki/>n hasiaz, [[matematikaren historia]]<nowiki/>rekiko jakinmina adierazi zuen, baina azkenean, [[Zuzenbide|Zuzenbidea]] izan zen bere espezializazio-arloa. 1666. urtean, bere lehenengo liburu eta habilitazio-tesia argitaratu zuen: ''[[arte konbinatorioari buruzko disertazioa]].'' Gaztetako obra honetan [[Konbinatoria]], [[Arte (argipena)|artea]] eta [[Zientzia|zientziaren]] inguruan Leibnizen ideia nagusiak jasotzen dira. Leipzigeko Unibertsitateak bere graduazioa eta gero legegintzan irakasle-postua ematea ukatu ziotenean, [[Altdorfeko Unibertsitatea]]<nowiki/>n entregatzea erabaki zuen, eta bertan bost hilabetez lortu zuen bere doktoretza. Gerora, [[Altdorf (Renania-Palatinatua)|Altdorfen]] akademiko postua izatea ukatu zuen eta bere bizitza noblezia alemaniarren bi familia entzutetsuren zerbitzura jarri zuen.
 
Zenbait urtetan [[Europa]]ko hiri ezberdinetan zehar bidaiatzen egon zen, baina zalantzarik gabe, [[Paris]]ko estantzia izan zen Leibniz gehien markatu zuena. Izan ere, bertan, [[Baruch Spinoza|Spinoza]]ren jarraitzaileekin harremana egin zuen, eta [[René Descartes|Descartes]], [[Roberval]] eta [[Blaise Pascal|Pascal]]<nowiki/>en eskuizkribuak ezagutu zituen. Horrez gain, [[Christiaan Huygens|Huygensen]] adiskidea egin zen, ordura arte Leibnizek hain gutxi esploratutako matematiken munduan murgiltzen lagundu ziona. Zientzialari eta matematikari ugarirekin gutun bidezko harremana egiten hasi zen: [[Mariotte]], [[Malebranche Prestet]] eta [[Tschirnhaus]], esaterako. 1667. urtean, [[Kalkulu infinitesimal|kalkulu infinitesimala]] aurkitu zuen, ziurrenik, Pascalen [[Zikloide|zikloidea]]<nowiki/>ren inguruko tratatuan oinarrituta. Ingalaterran [[Isaac Newton|Newton]] bisitatu zuen eta berak ere kalkulu infinitesimala deskubritu zuen arren, gerora jakin da bide ezberdinetatik heldu zirela ondorio berdinera. Hau guztia gutxi balitz, [[diferentzien kalkuluakalkulu]]a edota bere [[koadratura aritmetikoaaritmetiko]]a deskubritu zituen, bai eta [[ParisekoParisko ZientzienZientzia Akademia]]<nowiki/>n aurkeztua izan zen [[aritmetika makina]] eraiki ere. Makina hau gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat da.
 
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, [[Hannover]] eta [[Brunswick]]eko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erlijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, [[Ezagutza, egia eta ideien inguruko gogoeta|E''zagutza, egia eta ideien inguruko gogoeta'']] izeneko obra amaitu zuenean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, [[Berlingo Zientzien Akademia]] sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.
 
Hurrengo urteetan, 1700 eta 1705 urte artean, bidai ugari egin izanak ez zion idaztea galarazi, guztiz kontrakoa baizik. Fisikan [[Energiaren kontserbazioaren printzipioa|energiaren kontserbazio-legea]] ezarri zuen; matematiketan, kalkulua deskubritu zuen; psikologian [[inkonstzienteainkonstziente]]renaren aitzindarietakoa izan zen; [[logika moderno]]aren oinarriak finkatu zituen. Era berean, [[geologia]], [[astronomia]], [[historia]], [[jurisprudentzia]], [[teologia]] eta [[filosofia]]n ekarpen paregabeak egin zituen. Garai honetan ere, bere obra filosofiko handienetakoa idatzi zuen: ''[[Giza adimenari buruzko Entsegu berriak]].''
 
Bere bizitzaren azken urteetan, 1710an ''[[Teodizea]]'' izeneko obra handia argitaratu zuen bere kabuz, berak argitara eman duen bakarra. Horrez gain, lau urte beranduago, bi testu handi egin zituen: ''[[Monadologia]]'' eta ''[[Natura eta Graziaren Printzipioak]].'' Bere lan akademikoez aparte, zabalpen urria izan zutenak, Leibnizek garaiko aldizkari zientifikoetan baino ez zituen publikatu bere artikuluak, asko ezizen batekin gainera. ''Teodizea'' izan zen, baina, inprimatzera bidali zuen liburu bakarra. Azkenik, 70 urterekin zendu zen 1716. urtean, oharkabean igaro zelarik bere heriotza. Berak sortutako Berlingo Akademiak ere ez zuen bere pertsona ohoratu; bakarrik Frantziako Akademiak egin zion pentsalari handi honi omenaldia.