Diego Maria Gardoki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
|heriotza data= [[1798]]
}}
[[Fitxategi:GardoquiPhilly.jpg|260px|thumbnail|eskuinera|Diego Gardokiren estatua [[Filadelfia]]n, [[Luis Sanguino]]k egina.]]
 
'''Diego María Gardoki Arrikibar''' ([[Bilbo]], [[1735]]eko [[azaroaren 12]]a - [[Turin]], [[1798]]) bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta diplomatikoa izan zen. [[Ingalaterra]]n egin zituen ikasketak. [[Bilboko Kontsulatua|Bilboko kontsuletxeko]] arduradun nagusi izendatu zuten 1767. urtean. Bitarteko lanak egin zituen Ingalaterratik bereizi nahi zuten [[Ipar Amerika]]ko burgesiaren eta Espainiako erresumaren arteko harremanetan. [[Espainiako Gobernua]]ren ordezkari bihurtu zen harrezkero Gardoki, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuekiko]] harremanez arduratu zen aurrerantzean. Indietako merkataritzarako zuzendari eta estatuko finantzetako idazkari izendatu zuten 1790. urtean. [[Sardinia]]n enbaxadore egon ondoren (1796), Turina joan eta bertan hil zen. 1793. urtean, [[Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda|Bizkaiko diputatu nagusi]] aukeratu zuten, [[ganboatar]]ren aldetik, baina ez zen kargu horretan aritu.