Pazkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
== Pazko judua ==
{{sakontzeko|Pessah}}
[[Judaismo]]ak Pazkoan [[Moises]]en eskutik Israel herria [[Egipto]]ren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta [[sinagoga]]tan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.
 
== Aste Santua ==
{{Sakontzeko|Aste Santu}}
[[Kristautasun|Kristauek]] [[Aste Santua]] burutzen dute, hiru egun nagusitan: [[Ostegun Santua]]n, [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, [[apostolu]]ekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.
 
[[Ostiral Santua]]n, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.