Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
67. lerroa:
Leonardo bere garaian bertan artista handitzat hartu bazuten ere, margotzeko ez zioten denbora askorik utzi anatomiari, hegan egiteari, eta landare eta animalien bizitzari buruz egin zituen azterketa luzeek. Margolan gutxi bukatu zituen, ospe handia eman ziotenak halere. Horietakoak dira ''[[Gioconda|Mona Lisa]]'' ([[1503]]-[[1505]]), ''[[Arroketako Ama Birjina]]'' ([[1458]] ingurukoa), eta [[Azken Afaria (Leonardo da Vinci)|Azken Afaria]] freskoa ([[1495]]-[[1498]]), gaur egun hondaturik dagoena.
 
[[Fitxategi:La Fornarina, porby RafaelRaffaello.jpg|thumb|200px|<small>''[[La fornarina]]'' (Antzinako Artearen Galeria Nazionala, [[Erroma]]), [[Rafael]]en margolana.</small>]]
Michelangeloren aurreneko eskultura lanei, hala nola ''Pietà'' ([[1499]]), eta ''David'' ([[1501]]-[[1504]]) obrei, trebetasun tekniko izugarriaz gainera, anatomia eta proportzioaren legeak muturreraino eramateko joera nabari zaie. Bere burua, batez ere, eskultoretzat zeukan arren, Michelangeloren lan ezagunena [[Vatikano Hiria|Vatikanoko]] [[Kapera Sixtinoa|Kapera Sixtinoko]] sabaiko fresko erraldoia da. Lau urtetan egin zuen, [[1508]]tik [[1512]]ra, eta konposizio guztiz konplexua du, baina, aldi berean, kristau teologia tradizionala eta pentsamolde platonikoa elkartzen baititu, bateratzailea da filosofian.