Guggenheim Bilbao Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa:
 
== Eraikina ==
[[Fitxategi:Guggenheim bilbao02.jpg|ezkerrera|thumb|200px|Museoko atrioa.]]
Museoa [[Frank Gehry]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
 
32. lerroa:
 
== Eraikuntza ==
[[Fitxategi:Bilbao.Guggenheim06.jpg|thumb|200px|Museoko sarrera.]]
Museoa [[Bilbo]]n egitea erabaki zenean eta [[Frank Gehry|Frank O. Gehry]] arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran [[Azkuna Zentroa|Alondegiako]] gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina hark ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.
 
54. lerroa:
== Museoaren inguruak ==
{{Sakontzeko|Puppy (eskultura)}}
[[Fitxategi:El Doggy, a sculture in front of the Guggenheim Museum in Bilbao.JPG|thumb|199x199px|Puppy, lorezko txakurkumea.]]
[[Fitxategi:Spider maman sculture 2014 - panoramio.jpg|thumb|[[Louise Bourgeois]]en ''Ama'' armiarma erraldoia.]]
 
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, [[Puppy (eskultura)|Puppy]] txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. [[Jeff Koons]]<nowiki/>en sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da.
72. lerroa:
 
== Museoaren 10. urteurrena ==
[[Fitxategi:Guggenheim Bilbao Museum.jpg|thumb|Guggenheim Bilbao Museoa; atzean, Iberdrola dorrea.]]
[[2007]]. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatu behar zuela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatu ziren. Horien artean, museoak aukeraturiko [[Daniel Buren]] arkitekto [[Frantzia|frantsesaren]] ''Zeharkatzen'' proposamena: haren arabera, museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margotu zen. Egileak zioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat zihoan eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria zen.