Karbono: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
208. lerroa:
== Konposatuak ==
=== Konposatu organikoak ===
{{sakontzeko|Kimika organiko}}<br />
Karbonoak oso [[lotura kobalente]] egonkorrak era ditzake beste karbono batekin. Ondorioz, konposatu asko eta asko era daitezke, eta horixe da, hain zuzen, [[kimika organiko]]aren oinarria. Izan ere, ezagutzen diren konposatu guztien artean, %95 konposatu organikoak dira. Gaur egun, 16 milioi konposatu organiko ezagutzen dira, eta konposatuen egiturak askotarikoak izan daitezke. Egitura-aniztasun horrek beste ondorio hau dakar: iturri naturaletatik eskuratutako eta laborategian prestaturiko konposatu organiko ugari daude aktibitate biologikoa dutenak. Hala, [[izaki bizidun]]ak osatzen dituzten konposatu kimiko gehienak konposatu organikoak dira; hala nola [[azukre]]ak, [[proteina]]k, [[lipido]]ak, [[azido nukleiko]]ak eta abar. Orobat, bizitza sortzen duten prozesu kimikoak erreakzio organikoak dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/kimika%20organiko|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2019-04-03}}</ref>.
 
===[[Konposatu inorganiko]]<nowiki/>ak <sup><ref name=":2" />,<ref name=":3" /></sup>===
Karbonoa agente erreduzitzaile aktiboa denez, elementu askorekin erreakziona dezake, bai metalekin bai ez-metalekin konposatu asko eta oso desberdinak emateko.