Berezko sorkuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
Hala ere, XVII. mendean bertan ere [[Francesco Redi]] italiarrak frogatu zuen haragi ustelduan ez zela inongo larbarik agertzen eragozten baldin bazen euliek haien arrautzak bertan jar zitzaten.
 
XVIII. mendean beste italiar batek, [[Lazzaro Spallanzani]]k, abiogenesiarensortze espontaneoaren puntu ahulak agerian utzi zituen berak asmatutako esperimentu zorrotz batzuen bidez.
 
XIX. mendean eztabaida sutsuak burutu ziren berezko sorkuntzaren aldekoen eta aurkakoen artean. Orokorrean, bizidun konplexuentzat teoria horrek ez zuela balio onartzen zen, baina [[mikrobio]]entzat egiazkoa zela defendatzen zuten zientzialari batzuek. Baina 1861ean [[Louis Pasteur]] mikrobiologo frantziarrak berezko sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo bikain batzuen bitartez, materia biziak bizigabeko materiatik ez zuen inondik inora sortu ahal frogatuz.