Korrika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
AEKk > AEK-k Ortotipografia (EIMA); Euskaltzaindiaren oniritzia du. Ik. 9. or eta 34. or. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf
7. lerroa:
 
== Historia ==
[[Franco]] hil eta lehenengo bozketetan [[Ramon Rubial]] atera zen garaile, eta [[AEK|AEK-]]k laguntza polita hartu zuen hala Gobernutik eta beste erakunde publikoetatik: diru-laguntzak gehi euskararik ez zekiten irakaskuntzako irakasleen prestaketa... Baina arrazoi politikoak tarteko [[EAJ]] nagusitu zenean diru-iturriak agortuz zihoazkion, batzuek eta besteek emandako laguntzak urrituz joan baitziren. AEKkAEK-k, ikusita elkarrizketaren bidetik ez zuela ezer lortzen, protestari ekin zion: Lakua aurrean bilketak, [[HABE]]n eta [[Eusko Legebiltzarra|Legebiltzarrean]] itxialdiak... Bide horretatik ere ezer ez zuen lortzen; alderantziz, era ezberdinetako oztopoak jartzen zitzaizkion. [[Udal]]en bidea ere zarratu zitzaion, eta beste bide batzuk lantzea erabaki zuen, eta herriarengana jotzea erabaki zuen.
 
=== Arazoei aurre egiten ===
AEKren biltzarra hasi zen aztertzen zein ziren arazo nagusiak, eta erabaki zuen:
 
1) AEKkAEK-k [[diru]] premia handia zuela; beraz, bideak aurkitu behar zirela.
2) Euskararen [[irakaskuntza]] Euskal Herri osora hedatu behar zela euskaldunek ez zutelako izan euskaraz alfabetatzeko ez euskara ikasteko aukerarik. Horiek alfabetatzeko edo euskalduntzeko [[eskubide]]a zutela eta eskubide hori eman behar zitzaiela ikasi nahi zutenei.
3) Euskal Herria benetako Euskal Herri bihurtzeak eta Erdal Herri bihurtzeari [[muga]]k jartzeak presa handia zuela.
 
=== Konponbidea ===
AEKkoAEK-ko kideek bere helburuak lortzeko [[publizitate|Publizisten]] bi talderekin harremanetan jarri ziren: bata, [[Euskaltzaindia]]k duela gutxi euskararen alde egindako kanpaina prestatu zuena, eta bestea, Bilboko [[Txomin Barullo]] inguruko talde publizista. Bi taldeei azaldu zieten zer nahi zuten eta zein ziren AEKren helburuak kanpaina hartan. Proposatu zieten [[errelebo-lasterketa]] bat izan zitekeela egokia.
 
Lasterketa Euskal Herri osoko itzulia izango litzateke; horrela Euskal Herri osoa alfabetatu eta euskaldundu beharra zegoela adieraz daiteke. Erreleboa [[kilometro]]ka egingo litzateke; beraz, kilometroa egiten duen korrikalariak zerbait ordaindu beharko du (berak edo bere taldeak), beraz, diru pixka bat ateratzeko egokia. Arineketan egiten zenez, jendea alfabetatzeko eta euskalduntzeko presa zegoela eta erdalduntzeari galga jarri behar zitzaiola adieraz zezakeen. Errelebo-lasterketari "Korrika" deitzea onartu zuen AEKkoAEK-ko biltzarrak.
 
Euskaltzaindiaren kanpaina prestatu zuen taldea lekukoaz arduratu zen, eta [[Remigio Mendiburu]]ri eskatu zion egiteko. Barrua hutsik zeukan lekukoa egin zuen. Talde honek jakinarazi zien kanpaina hartako [[txorixo]]ak arrakasta handia izan zuela eta ea zergatik ez genion Euskaltzaindiari eskatzen Korrikan erabiltzeko baimena. [[Villasante]]rengana joan ziren [[Urtsa Errasti]] eta [[Julen Kaltzada]], baina debekatu egin zien txoria erabiltzea. Mezuari dagokionez, luzaroan aritu ziren asmatzen lekukoan zein mezu sartu. Nafarroako arduradunak ([[Lurdes Mendinueta]]) esan zuen [[Jose Mari Satrustegi]]ri azaldu ziola AEKren asmoa eta Satrustegik esan ziola [[Rikardo Arregi]]k alfabetatze-lana babesteko eskatuz Euskaltzaindira bidalitako gutuna izan zitekeela [[mezu]]a, eta kopia bat zeukala Rikardok berak bidalita. Beraz, Villasanterengana jo beharrik ez zuten izan [[gutun]]a lortzeko.
 
=== Prestaketa ===
Euskal Herri osoko AEKkoenAEK-koen eta iritzi guztietako herritar askoren laguntzaz prestatu zen kanpaina, bilatu ziren korrikalariak, eta Korrika [[Oñati]]n —Euskal Herriko [[Oñatiko Unibertsitatea|lehenengo Unibertsitatea]] egon zen herrian— hastea eta [[Bilbo]]n amaitzea erabaki zen. Hasi aurretik, aurkezpenak egin ziren hainbat tokitan. Horietako bat Bilbon, nora [[EGI]]ko burua zen [[Urkullu]] gaztea eta [[ELA]]ko ordezkaria zen [[Jesus Insausti|Uzturre]] ere etorri ziren. [[Zarautz]]en, [[Argiñano]]k prestatutako bazkarian aurkeztu zitzaien [[kazetari]]ei. Amaiera lehenengo Arregiren mezua eta gero AEKkoAEK-ko batzordeak prestatutako idazkia irakurrita eman nahi zitzaion. Horrela hasi zen antolatzen, [[1980ko Korrika|lehenengo Korrika]]<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1853/004/001/2017-03-31/lehenengo_korrika_eta_aurreko_gertakizunak.htm</ref>.
 
== Egitura ==