BBC: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:BBC.svg|thumb|386x386px|BBC-ren logoa]]
[[Fitxategi:BBC TVC Studio TC1.JPG|thumb|250px|BBCren egoitza [[Londres]]en]]
'''British Broadcasting Corporation''' edo '''BBC''' [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] [[irrati (hedabidea)|irrati]] eta [[telebista]] enpresa garrantzitsuena da. Gainera, mundu osoko berriemaile nagusia da eta munduan zehar sinesgarritasunaren ikurtzat hartzen da.
 
[[1922]]ko [[urriaren 18]]an sortu zen, irratia emititzeko, eta [[1936]]ko [[azaroaren 2]]an hasi zen telebista saioak ematen.
{| class="wikitable"
|Hedabidearen izena
|'''British BroadcastingCorporation (BBC)'''
|-
|Argitaratze lekua
|'''Erresuma Batu osorako emititzen dute Londonen duten egoitza zentraletik.'''
|-
|Sorrera urtea
|'''1922/10/18'''
|-
|Euskarria(k) eta formatua(k)
|'''BBC nagusiki telebista izateagatik da ezaguna, bederatzi kate baititu, baina irrati asko ere baditu: 10 irrati nazional eta 40 irrati lokal. Webgunea ere badute, eta erabiltzai'''
|-
|Maiztasuna / Eguneratze maila
|'''Albistegiak egunero egiten dituzte bai irrati eta bai telebistan.'''
|-
|Gai esparrua
|'''BBCren esparru informatiboa generalista da.'''
|-
|Lurralde esparrua
|'''Erresuma Batu osorako informatzen dute, baina nazioarteko informazioa ia mundu osoan ikusten da.'''
|-
|Prezio politika
|'''BBCren diru sarrera nagusia Erresuma Batuan telebista errezeptorea dutenen zergak dira. Bestalde, produzituriko telesail, programa, dokumental eta liburuak beste kate edo entitateri saltzen dizkiete, diru asko lortuz.'''
|-
|Hedapena
|'''BBCren kate gehienak Erresuma Baturako egiten dira, baina nazioarteko katea ere badute, ia mundo osoko hedapenarekin.'''
|-
|Zuzendaritza
|'''David Clementi da BBCko autoritate nagusia. Bestalde, Tony Hall da BBCko zuzendari nagusia.'''
|-
|Jabea (enpresa edo elkartea)
|'''Jabea Erresuma Batuko Gobernua da.'''
|-
|Talde mediatikoa (baldin badu)
|'''Europako Irrati-Telebista Batasuneko parte da.'''
|-
|Ildo editoriala
|'''BBCk Erresuma Batuaren oinarrien defentsa eta gaur egungo ''statu quo''-aren defentsaren ikuspegitik idazten du.'''
|-
|Lehiakide nagusiak
|'''SKY taldea lehiakide handia da Erresuma Batuaren barruan, eta nazioartean CNN da lehiakide handia.'''
|-
|Sare sozialak
|'''Twitterren, BBCren kontu orokorrak 1,47 milioi jarraitzaile ditu. Gaztelerazko kontuak berriz 3 milioi jarraitzaile ditu. Baina BBCren kontu arrakastatsuena ingelesezko nazioarteko kontua da, 24,5 milioi jarraitzailerekin.'''
|}
 
== Historia<ref>{{Erreferentzia|izenburua=History of the BBC - 1920s|hizkuntza=en|url=http://www.bbc.co.uk/timelines/zxqc4wx|aldizkaria=History of the BBC|sartze-data=2019-04-01}}</ref> ==
On-line, webgunea 30 hizkuntza baino gehiagotan dauka konpainiak.
1922ko urriaren 18an jaio zen BBC, ''“British Broadcasting Company Ltd”'' gisa,  irratiak fabrikatzen zituzten enpresa-buruen bilkura batean atera zen ideia batetik. Esperimentuzko irrati-emisio batekin hasi ziren, eta urte bereko azaroaren 14an eguneroko emisioari ekin zioten. John Reith izan zen proiektu berri honen lehenengo zuzendaria, eta Marconi eraikineko zazpigarren solairuko 2LO estudioan.
 
1927.urtean, urtarrilean, errege-dekretu bidez gobernuaren kontrolpeko hedabide publiko bihurtu zen, “''British Broadcasting Corporation''” izenpean. Errege-dekretu horrek BBCren helburu, botere eta betebeharrak zehazten ditu, eta Zuzendari Orokora eta goi-mandatariak dekretuak berak zehazten duen politika betetzeaz arduratu behar dira.
 
30.hamarkada aldaketa handiko hamarkada izan zen BBCrentzat. 1932ko maiatzean Savoy Hill eraikinera lekualdatu ziren BBCren estudioak. Hamarkada berean, 1936ko azaroan telebista zerbitzua emititzeko probekin hasi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren hasiera zela eta, 1939an, telebistaren emisioa moztu zuten.
 
1946an emakumeei zuzenduriko irrati programa bati ekin zioten, “''Woman’s Hour”'' izenekoa. 1948an lehenengo albistegiak burutu zituzten, eta urte bereko udan telebistaz eman zituzten lehenengo olinpiar jokoak, Londonen ospatutakoak.
 
Hortik aurrera, BBCk irrati eta telebistako garapenean jarraitu zuen, eta alor askotan aitzindariak izan ziren: eguraldi-aurreikuspenak telebistaz ematen lehenengotarikoak izan ziren, parlamentuko saioak zuzenean emititzen hasi ziren…
 
50.hamarkadatik aurrera aldaketak eman ziren, baina ez lehenago aipatu ditugun bezain garrantzitsuak, hedabidearen oinarriak jada ezarrita baitzeuden: koloretako emisioekin hasi ziren lehenengotarikoak izan ziren, kate berriak sortzen hasi ziren (“''BBC Two”'' katea izan zen bigarrena)... hamarkada horretatik aurrera izan zen aldaketa nagusiena interneten sorrerarekin batera eginiko webgunea dela esan daiteke, mundu guztira zabaltzeko aukera ekarri baitzuen. Hala, gutxinaka online zerbitzua garrantzia irabazten hasi zen, eta langile asko bideratu ziren horretara. Aldaketa hau dela eta, munduan zabaltzen hasi zenez, nazioarteko informazioari garrantzi handiagoa ematen hasi ziren, beste hainbat hedabideri gertatu zitzaien bezala (CNN, The New York Times, El País…).
<br />
 
== Webgunea ==
'''Edizio motak'''
 
BBC-k edizio bakarra du webgunean, eta albiste batzuei emandako garrantzia aztertuz (orain sakonduko dugu) esan dezakegu bere herrialdea, Erresuma Batua, dutela erdigunean kokatuta. 2019ko martxoaren 28ko azalean ‘Brexit’aren inguruko albiste batek hartzen du gainontzekoen gainetik espazio gehien. Ondoan, argazki eta espazio txikiago batean, ‘Asia’, ‘Afrika’, ‘bidaiak’ eta ‘etorkizuna’ izeneko sekzioak agertzen dira.
 
Euskarri ezberdinak erabiltzen baditu ere,  albisteen garrantzia antzerakoa dela esan daiteke. Albiste puntualak aurrerago doaz telebistan, edo gorago daude webgunean. Telebistan 2019ko otsailaren 17ko albistegian Lehen albistea Siriaren inguruko albiste eta erreportai txikiak eman zituzten lehenbizi, eta bigarren albistea itsasoan galdu zen Emiliano Salaren hileta izan zen. Unekoan unekoa nabarmentzen dute, gatazka ez-militarretan dauden eguneratzeen aurretik.
 
'''Edizioak eta hizkuntzak'''
 
Orrialde nagusiak edizio bakarra du, ingelesezkoa, baina albisteak irakurtzerako garaian, edizio ezberdinak daude. Webgunea landuko dugunez, azaldu beharra dago webgunean mundu mailako albisteak zein Erresuma Batukoak sekzio txiki bat besterik ez direla, eta irakurtzeko aukeratzen duzun hizkuntzaren arabera, albisteen sekzioetako bat hizkuntzaren eremurik handiena izango da (Gazteleraren kasuan, Latinoamerikako albisteak biltzen dituen sekzio bat dago; portugesezko edizioan, Brasilgo albisteak). Gainera, eremu geografikoaz gain, ondoan ‘nazioartea’ sekzioa dago kokatua, hau da, albisteen webgunea hizkuntzaren arabera moldatzen da. Telebista 27 hizkuntza ezberdinetan ikus daitekeen bezala, webgunean duten informazio anitza hurrengo argazkian ikusi dezakegun hizkuntzatan irakur genezake, besteak beste: gazteleraz, errusieraz, persieraz, portugesez, arabieraz, txinatarrez…
 
'''Atalak'''
 
Webgunean zentratuta, hainbat sekzio ditu sakabanatuta hedabide britainiarrak, honek guztiak: ''Albisteak'': Era guztietako albisteak, nazioartekoak zein EBkoak; ''Kirola'': Munduko kirol garrantzitsuenen gainean biltzen dute informazioa; ''Eguraldia'': Bertan EBko zein nazioarteko eguraldia kontsulta daiteke, datozen egunetan izango duen bilakaera meteosat-aren bidez; ''Denda'': produktu ezberdinak (pelikulak, kamisetak…) daude salgai bertan; ''Argazki-filma'': Multimedia espazioa da, argazkiak zein bideoak daude bertan, bitxikeriak erakusteko; ''Bidaia'': Bidaia-zaleentzako oharrak edo gomendioak, zein informazioa eskuragarri jartzen dute; ''Kapitala'': Beste tematika batzuk biltzen ditu (kultura, filmak, osasunerako ariketak, etxeko ekonomia…)
 
== Ildo editoriala ==
BBC-k horrela dio bere buruari egiten dion deskribapenean: ''“BBC zerbitzu publiko bat eskaintzen duen erakunde bat. Gure bost helburu publikoak giltzarriak dira zerbitzua publikoari ematerako orduan, baita gure asmo nagusiak diren informatzea, edukatzea eta entretenitzea ondo burutzeko: 1) Informazio eta albiste inpartzialak eskaintzea, jendeari inguratzen gaituen mundua ulertzeko tresna bat eskainiz; 2) adin guztietako jendeari ikasten laguntzea; 3) kalitate handieneko zerbitzu eta eduki original eta bereizgarriak eskaintzea;     4) Erresuma Batuko nazio eta eskualdetako komunitate ezberdinak ordezkatu, islatu eta zerbitzatzea, eta berau burutzean, Erresuma Batu osoko ekonomia sortzailea bultzatzea; eta 5) Erresuma Batua, bere kultura eta baloreak munduari azaleratzea”.''
 
BBCren webguneko “Egiten duguna” atalean, munduan zabaltzen duten zerbitzua nolakoa den eta dituen helburuak zehazten dira. Bertan BBCren Nazioarteko Zerbitzua munduko albiste eta gaurkotasun gaiei buruzko banatzaile nagusia da, 200 herrialde baina gehiagotan zabaltzen baita 27 hizkuntzatan (ingelesa kontuan hartu gabe), eta 300 milioi pertsona baina gehiagoko helmena du. Bertan diote munduari albistegi eta gaurkotasun zerbitzu aberats bat eskaini nahi diotela, Erresuma Batuko publikoarekin gertatzen den bezala, inguratzen gaituen mundua ulertzeko tresna bat eskainiz.
 
Finean, esan genezake BBCren lerro editoriala bi fenomeno nagusiren konbinaketa dela: bata, Bigarren Mundu Gerraren ostean mendebaldeko gizartea garatzeko oinarritzat hartu ziren ideia edo baloreak (merkatu-ekonomia, askatasun publikoak… zuzenbide estatua alegia); eta bestea, kazetaritzako kode deontologikoaren defentsa irmoa eta erredakzioaren independentzia eta erregulartasuna (bat-bateko lan egiteko era aldaketarik gabe).
 
'''Albisteak'''
 
Erresuma Batuko albiste berrienetako bat hartu dugu aztergai, 2019ko otsailaren 26an argitaratu zena: “''May-k matxinada bati aurre egin beharko dio kabinetearen batzarraren aurretik''”. Bertan ezin daiteke ongi ikusi zein den hedabidearen jarrera, pixka bat herrialdean bizi duten debatearen isla bezala. Hala ere, asko hitz egiten dute Corbyn laboristaren mugimenduen inguruan, konnotazio negatiborik gabe, beraz ez dute inongo alderik baztertzen. Are gehiago, titularrak alderdi zentral-eskuindarrak izan ditzaken arazoei men egiten die.
 
'''AEB'''
 
Amerikako Estatu Batuetan izen bat azaldu da datorren hauteskunde presidentzialetan aurkeztu daitekena: Elizabeth Warren. Bere izena alderdi ezker progresistan agertu izan da, eta Hillary Clinton eta Bernie Sanders politikarien Alderdi Demokratan lan egin izan du. Warrenen ideia progresistak hesi asko izan ditu urte askoan zehar, BBC-k esaten duen bezala, batez ere Bostonen izan zuen polemika arrazista bategatik. Hala ere, hedabide britainiarrak titular gisa “''Warren: Etxe Zurian sartzea galarazi dezaketen hiru arrazoi''” jarri zuen 2019ko otsailaren 13an zabaldutako artikulu batean. Artikulu horren amaierak BBC-k gatazka horretan izan dezaken iritzia erakuts dezake. Hau dio: “''Urtebete baina gutxiago barru, eszeptikoak, koldarrak eta kritikoak oker daudela frogatzeko aukera izango du''”, argi eta garbi, Warren-i elkartasun txiki bat eskainiz.    
 
'''Nazioartean'''
 
Urte askoan izan den gatazkarik indartsuenetako bat da Venezuelan ematen ari dena, herrialde latinoamerikarrari egiten ari zaien blokeo ikaragarriak eta Maduroren gobernua jasotzen ari den erasoa oso gutxitan ikusitakoa baita. 2019 otsailaren 25ean, BBC-k Venezuelako petrolioaren inguruan atera zuen erreportaje bat aztertu dugu, eta datu objektiboak emateaz eta interpretazio logiko samarrak egiteaz gain, hedabide gero eta gehiago gehitzen ari den mugimendu batetik aparte kokatzen dira, hitz sinple baina klabe batekin: “''AEBek zigor gogorrak ezarri dizkio Venezuelako petrolio industriari Nicolas Maduro '''presidentea''' kargua uztera bultzatzeko''”. Bai, presidentetzat du BBC-k Maduro, nazioarteko hedabide askok ez duten bezala.
 
Honetatik guztiotatik, ondoriozta genezakeena zera da: Nazioarteko albisteetan ikusten da hedabide aske bat dela, gustatu ala ez gustatu ofizialki dena onartzen dute (Maduroren presidentetza kasu), baina esan beharra dago ere agerian jartzen dituela munduko mugimendu ezkertiarren gabeziak. Gehitu daiteke gizarte ipar-amerikarraren aurka baleude bezala idazten dutela. Erresuma Batuari begira, ikusten da gobernuaren eragina duela, ez baita sartzen inongo polemikatan, polemika bera aipatu besterik ez du egiten.
<br />
 
== Negozio eredua ==
'''Negozio eredua'''
 
Europan telebista publikoa finantzatzeko bi eredu orokor daude, nahiz eta bertan gero ezberdintasunak izan. Bata kanon bidezko finantziazioa da, eta bestea finantziazio publikoa. Kanona telebista izateagatik bakarrik ordaindu behar den zerga zuzen bat da, telebista publikoa finantzatzeko erabiltzen dena. Bestalde, kanona erabiltzen ez duten herrialdeek finantziazio publiko bidez ateratzen dute aurrera telebista publikoa, salbuespenak salbuespen (Luxenburgo, Liechtestein eta Monakoko telebista publikoak adibidez publizitate bidez elikatzen dira esklusiboki). BBC kanon bidez finantzatzen diren telebista publikoen taldean sartzen da.☁
 
Britainiarrek 154,5 libera (181 euro) ordaindu dituzte kanonagatik 2019.urtean, lau liberako igoera jasanda aurreko urtetik (4,7 euro). Zerga honen zenbatekoa Erresuma Batuko Legebiltzarrak zehazten du, baina normalean urtero kontsumorako prezioaren indizearen igoerarekin batera igotzen da, nahiz eta behin baina gehiagotan BBCk kanonaren prezioaren igoera eskatu dion parlamentuari (kontsumorako prezioaren indizearen igoera motela dela eta); eskaera horiek, negoziazio batzuen bitartez, onartuak izan dira askotan: 1993an eta 2001ean adibidez. Herrialde askotan, kanona ez ordaintzeak zigor gogorrak dakartza, isun administratiboetatik prozesu penaletara (azken hau da Erresuma Batuaren kasua)
 
Webguneak, berriz, erabiltzaile bat sortzeko aukera ematen du, baina ordenagailu bidez ez du inolako kasuan dirurik eskatzen eduki zehatz bat ikusteko aukera izateko. mugikor eta tablet bidez, ordea, bai eskatzen du eduki zehatz bategatik diru kopuru bat. Beraz, zeharkako ''freemium'' bat aplikatzen duela ondorioztatu dugu, edukia bera nahi bada doan lor daitekeelako, baina ez edozein gailutatik. Internetetik telebista ikusteko ere ordaindu behar da.
 
www.bbc.com/mundo webgunean, gaztelerazko bertsioan, Britainia Handiko webgunean ez bezala, publizitatea dago. Haien esanetan, britainiarrek jada asko ematen diote BBCri telebista bidez, beraz, erresuma batuarrek interneteko edukia publizitaterik gabe izatea nahi dute BBCko zuzendariek. Hala, BBCren webgunea EB-tik kanpo ikusten duenak iragarkiak izango ditu, eta EB-ren webgunean sartzen denak ez du ikusiko iragarkirik.
 
Argazki honetan ikus dezakegu BBCren finantzaketan publizitatea ez dela agertu ere egiten. Eta egia da, '''ingelesezko''' BBCren orrialdean sartuta ez dugu publizitaterik ikusten, BBC katearen beraren propaganda bakarrik. BBC World-en sartuta ere ez da publizitaterik ageri. Haien esanetan, publizitatea kentzen saiatzen ari dira diru sarrera nagusia zergak izan daitezen, independentzia periodistikoa mantentzeko. 2009.urtean BBCk bere telebista-kate eta irrati emisoreetan publizitatea debekatu zuen, baldintza berezietako onura publikoko publizitatea izan ezik. Taulan Erresuma Batuan biltzen duen diru-iturria agertzen denez, ezin daiteke ikusi nazioartean publizitate bidez zenbat irabazten duen. Baliteke “otro” delakoan sartzea, nahiz eta iragarkien apartatua ere existitzen den, agian beste era bateko publizitate mota bat delako (telebistan eta irratian, publizitateak denbora kostatzen du. Webgunean, berriz, espazioa)
 
Goiko taulan “otro” izenpean agertzen da BBC-ren beste diru-iturrien %20a. Zati bat internet bidez egiten duen produktu ugariren salmentan datza. Bere markaren izena eramaten dutenak ez ezik, kulturako hainbat produktu zein arropa jartzen dute salgai <nowiki>https://shop.bbc.com/</nowiki> webgunean, hainbat telesailen kamisetak, liburuak, katiluak, filmak… eta beste hainbat produktu. Orotariko produktuak daudenez, hauen target-a ere anitza denez, salmenta kopurua handia dela ondoriozta daiteke, ez da noski diru iturri nagusia, baina bai kopuru handi polit bat ematen duena.
 
== Sare Sozialak ==
Kontu asko ditu BBCk sare sozialetan, esparru eta lurralde ezberdinetara begira kontu bat baitute munduko leku bakoitzean gai ugariren inguruan (kirola, telebista, irratia…) hitz egiteko. Hala ere, guri Brasileko kontuak zenbat jarraitzaile dituen baino, munduan zenbat jarraitzaile dituen begiratu nahi dugu, edo BBCren sorterrian dituen jarraitzaileak, jakinda ez dutela kontu brasildarra jarraitzen duten pertsona guztiek jarraitzen. Hauek dira datu orokorrak (2019-03-25)
 
-        Twitter:
 
-        BBC (@BBC): 1,4 milioi jarraitzaile
 
-        BBC News World (@BBCWorld): 24,7m. jarraitzaile
 
-        BBC Breaking News (@BBCBreaking): 39,3m. jarraitzaile
 
-        BBC News UK (@BBCNews): 9,8m jarraitzaile
 
-        Instagram:
 
-        BBC: 999 mila jarraitzaile
 
-        BBC News: 7,7 milioi jarraitzaile
 
-        BBC Radio: 957 mila jarraitzaile
 
-        Facebook
 
-        BBC News: 48 milioi jarraitzaile
 
-        BBC: 1,5m jarraitziale
 
-        BBC News Mundo: 4,2m jarraitzaile
 
-        BBC One: 4,1m jarraitzaile.
 
-        Youtube
 
-        BBC News: 4,1 milioi jarraitzaile
 
-        BBC: 5,9m. jarraitzaile
 
Kontu guztiak informatzera mugatzen dira, informazio zabaltzea da xede bakarra, noski hedabideari presentzia ematearekin batera. Estekak eta titularrak elkarbanatzeaz gain, multimedia edukiak (bideoak, argazkiak, infografiak…) ere zabaltzen ditu. Gainera, programazioaren berri ere ematen du, twitterren adibidez, beste kontu ofizialen txioei ''ber-txio'' eginez. elkarbanatzen dituzten esteka zein multimedia gehienak aisialdirako publizitatea dira, hau da, telesailak promozionatu, edo albiste bitxien berri ematen dute. Ez du kontu ofizial batek ere jarraitzailearen galderarik edo iradokizunik erantzuten.
 
== Irrati kateak ==
16 ⟶ 166 lerroa:
* '''BBC World Service''': Atzerrirako irratia.
 
[[Fitxategi:BBC.svg|150px|thumb|BBCren logotipoa]]
== Telebista kateak ==
 
28 ⟶ 177 lerroa:
* '''CBeebies''': Sei urtetik beherako haurrentzako telebista.
* '''BBC World''': Nazioarteko telebista, publizitate bidez finantzatua, nazioarteko albisteak eta analisia.
 
== Erreferentziak ==
https://www.bbc.com/timelines/zxqc4wx
 
== Kanpo loturak ==