Difference between revisions of "El Mundo"

456 bytes added ,  10 months ago
no edit summary
m (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
=== Audientzia paperean ===
Paperezko edizio nazionalak, EGMk 2017ko hirugarren hiruhilekoan kaleratutako txostenaren arabera, 662.000 irakurle ditu. Irakurle horietatik 404.000 irakurle esklusiboak dira, hau da, ez dute informazio generaleko beste egunkaririk irakurtzen. Espainiako egunkari generalistak aztertuz gero, [El Portal de Estadística-ren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Statista - El portal de estadísticas|hizkuntza=es|url=https://es.statista.com/portal-estadistico/ El Portal de Estadísticaren]|aldizkaria=Statista|sartze-data=2019-04-01}}</ref> arabera, bigarren irakurriena da Espainian ''El País'' egunkariaren atzetik (1.080.000 irakurle), bien artean alde nabarmena badago ere. EGM-k 2017an egunkarien audientzia datuen bilakaera argitaratu zuen. Datu horien arabera, ''El Mundo''-k 2008an 1.025.000 irakurle zituen. Urte horretatik aurrera, eta 2010 eta 2012 urteetan izan ezik, irakurle kopurua modu jarraituan jaisten joan da gaur eguneko datuetara arte. 2008ko datuak eta gaur eguneko datuak alderatuz, ''El Mundo''-k irakurleen %45 inguru galdu ditu. Difusioari dagokionez, OJDk 2016ko uztailetik 2017ko ekainera bitartean egindako txostenaren arabera, 101.207 ale banatzen dira egunero. Kopuru hori 117.941era igotzen da igandeetako edizioan.
 
Irakurleen profilari dagokionez, irakurleen %65 gizonezkoak dira eta %35 emakumezkoak, gehienak 41eta 64 urte bitartekoak, EGMren 2017ko txostenaren arabera. Irakurle gehien hiri handietan ditu egunkariak, %42 hain zuzen ere. Egunkaria irakurtzen dutenen %43k unibertsitate ikasketak dituzte. Irakurle erdiak baino gehiago (%52) gizarte maila ertain edo altukoak dira. Datu hauekin ondoriozta dezakegu irakurleen perfil nagusia, gizonezkoa, adin ertainerakoa, gizarte maila ertain-altukoa, hiri handietakoa eta unibertsitate ikasketaduna dela.
 
=== Audientzia online ===
Barne datuak kontuan hartzen baditugu, 2018ko urtarrilean [httpOmniturek<ref>{{Erreferentzia|izenburua=omniture|hizkuntza=es-ES|url=https://www.analiticaweb.es/tag/omniture/|aldizkaria=Analítica Omniturek]web|sartze-data=2019-04-01}}</ref> emandako datuen arabera elmundo.es-ek 43.719.006 nabigatzaile ditu hilabetean eta horiek guztira 508.309.653 orrialde bisitatu dituzte. [https://www.comscore.com/esl/Productos/Audience-Analytics/MMX ComScore MMX] Multiplataformak ateratako datuen arabera, 18.912.000 erabiltzaile bakar izan zituen 2018ko urtarriean.
 
Aipatutako ComScoreren datu hau oinarritzat hartuz gero, esan genezake mutliplataformetan ''El Mundo'' hilabetean bisitari bakar gehien hartzen dituen bigarren egunkari generalista dela Espainian, ''El País''-en atzetik (19,77 milioi). Txosten beraren arabera, ''El Mundo'' egunkaria hirugarrena da mugikorretik hedabideak kontsumitzen dituzten pertsonen artean 15,4 milioi erabiltzaile bakarrekin.
''El Mundo''-k hilabetean online dituen erabiltzaile guztien artean, %51 emakumezkoak eta %49 gizonezkoak. 24 urtetik beherakoak %8, 25-34 artekoak %16, 35-44 artekoak %23, 45-54 artekoak %31 eta 55 urtetik gorakoak %2. Klase sozialaren arabera, %43 klase ertainekoak, %33 klase goi-ertainekoak, %11 klase behe-ertainekoak, %10 goi mailakoak eta %3 maila baxukoak. Honekin ikusten dugu, beraren irakurleak gehien bat emakumezkoa, adin ertainekoak eta klase ertainekoak direla gehien bat.
 
[CIESek<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CIES Estudios de Mercado y Opinión|url=http://www.ciessl.com/ CIESek]|aldizkaria=www.ciessl.com|sartze-data=2019-04-01}}</ref> Euskadin 2016an kaleratutako txosten orokorraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan inkestan parte hartu zuten 1.901.000 pertsonatik 31.000k baino ez dute ''El Mundo'' irakurtzen, hau da, %1,63 inguruk. Txosten beraren arabera, elmundo.es web orrialdera inkestatuen %3,73 sartzen da, hau da, gutxi gorabehera 71.000 pertsona.
 
== Egitura eta taldea ==
El Mundoren talde mediatikoak, alegia Unidad Editorialek, prentsa idatzian publikatzen dituen egunkarien artean, hauek dira garrantzitsuenak: ''Expansión, Marca, Telva'', eta ''Actualidad Económica''.
 
[''Expansión'':<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Expansión - Diario Económico e información de mercados|hizkuntza=es|data=2015-02-27|url=http://www.expansion.com/?cid=SEM23201&gclidindex.html|aldizkaria=EAIaIQobChMI9r60j_GE2wIVzsqyCh29sAC2EAAYASAAEgIyj_D_BwE ''Expansión'':]|sartze-data=2019-04-01}}</ref> 1987ko maiatzaren 27an sortutako ekonomiari buruzko egunkari espainiarra da. Prentsa ekonomikoan, egunkari hau 2008ko datuen arabera, liderra izan zen estatu mailan. 2007an Grupo Recoletosen RCS MediaGroupek erosi zuen, eta ordutik Unidad Editorialen parte da.
 
''[[Marca]]'': 1938ko otsailaren 16an sortutako kirol egunkari espainiarra. Manuel Fernández-Cuesta izan zen sortzailea eta gaur egun Juan Ignacio Gallardo da zuzendaria. Madrilen du egoitza nagusia eta 2017ko datuen arabera 413.252 ale / eguneroko tirada du (OJD). Estatu mailako ordaindu beharreko egunkarietan irakurriena da, 1.922.000 irakurlerekin, EGMren 2017ko txostenaren arabera.
 
Orbyt kiosko digitalean ''El Mundo'' bezalako hedabideetan agertzen den informazioa edozein formatutara moldatzen da, alegia, tabletetara, mugikorretara edo ordenagailu portatiletara. Kiosko honetatik ere sarrerak jasotzen ditu ''El Mundo''-k. ''El Mundo''-k apustu handia egin du Orbyt kioskoaren alde. Kiosko digital honetan harpidetzeak hilabetean 7.99 euro balio du eta eguneko aleak ere eros daitezke. Astelehenetik ostiraleko ale batek 0.23 euro balio du eta asteburukoak 1.09 euro. Harpidetza mota honekin zure egunkaria edozein dispositibotan eskura dezakezu, gaueko 00:00tatik aurrera deskargatzea posible da. Gehigarrietara eta hemerotekara ere sar daiteke. Urteko harpidetza 80 eurokoa da (2018).
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
116

edits