«Soja»: berrikuspenen arteko aldeak

1.461 bytes added ,  Duela 14 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: {{Taxotaula infotaula | kolorea = lightgreen | izena = Soja | irudia = Soybean.USDA.jpg | irudiaren tamaina = 240px | irudiaren testua = | erreinua = Plantae | banaketa = [[Land...)
 
No edit summary
 
'''Soja''' edo '''soia''' (''Glycine max'') jatorriz Asia Ekialdekoa den [[lekale]] bat da. [[Urteroko landare]]a da eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake. Etzanda haz daiteke, 20 cm-ko altuera baino txikiagoko aleak eratuz, edo 2 metroko altuera eduki dezake. [[Leka]]k, enborra eta hostoak [[pubeszentzia]] marroi edo gris finarekin estalita dauzka. Hosto trifoliolatuak dauzka, eta hostoxka bakoitza 15 cm luze eta 7 cm zabal da. Hostoak erori egiten dira [[hazi]]ak heldutasunera iritsi baino lehen. Lore txiki autoernalkorrak hostoaren axilan jaiotzen zaizkio. Zuriak, arrosak edo ubelak izan ohi dira. [[Fruitu]]a 3-5 aleko multzoetan sortzen den leka iletsua da. Leka bakoitzak 5-11 milimetroko 2-4 hazi ekoizten ditu (gutxitan gehiago).
 
Aspaldi etxekotutako beste [[labore]] batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko [[espezie]] basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa [[mahatsondo]]aren antzeko landare etzan bat izan zen.
 
''Glycine'' [[genero (biologia)|generoan]] bi azpigenero bereizten dira, ''Glycine'' eta ''Soja''. Azken honetan [[nekazaritza]]n erabilitako ''G. max'' eta soja basatia (''G. soja'', Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena labore gisa hazten da eta bigarrena modu basatian hazten da [[Txina]], [[Japonia]], [[Korea]], [[Taiwan]] eta [[Errusia]]n. Bestalde, ''Glycine'' azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako ''Glycine canescens'' eta ''Glycine tomentella''.
 
''Soja'' hitza [[japoniera]]tik dator (醤油 (しょうゆ, ''shōyu'').
 
==Giza kontsumoa==
Sojaz egindako produktuen kontsumoari osasunerako onura asko suposatzen zaizkio. Bularreko [[minbizi]]aren eta [[prostata]]ko minbiziaren aurrean babesa eman dezake, [[menopausia]]ren sintomak murrizten ditu, eta bihotzeko gaixotasuna eta [[osteoporosi]]a pairatzeko arriskua murrizten du.
 
Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak ([[esneki]]ak, [[haragi]]a) ordezteko haurdunetan, gazteetan eta umeetan. Sojak [[fitoestrogeno]]en kantitate handia daukanez, arazo [[hormona]]lak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.
 
[[Kategoria:Lekaleak]]
25.264

edits