«ETB 1»: berrikuspenen arteko aldeak

2.442 bytes added ,  Duela 3 urte
→‎Kultura: +edukiak
(atal ordena)
(→‎Kultura: +edukiak)
==== Sautrela ====
[[2000|2000. urtean]] abiarazi zuten Sautrela izeneko saioa bereziki garrantzitsua izan zen euskal telebistaren historian.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=Itzulera baten historia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1498/036/001/2013-10-22/itzulera_baten_historia.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Euskal kultura hizpide hartuz euskal idazle ugari elkarrizketatu baitzituen [[Hasier Etxeberria]] kazetari eta idazleak. 12 urtetan zehar etenaldirik gabe eta astero igorri zen saioa, harik eta 2012ko apirilaren 15ean programa berriak ekoizteari utzi zitzaion arte. Etxeberriak programa bakoitzean idazle bat elkarrizketatzen zuen, haren lan berri bat gaitzat hartuz, adibidez. Guztira, laurehun programa inguru sortu ziren eta gaur egun, 2004tik aurrerakoak ikusgai daude ''EITB Nahieran'' webgunean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Telebista online {{!}} EITB nahieran|url=https://www.eitb.tv/eu/|aldizkaria=www.eitb.tv|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Aipatzekoa da, 2013tik 2017ra beste hainbat programa sortu zituztela, [[Beñat Sarasola]] aurkezle eta elkarrizketatzaile zutela.<ref name=":0" />
 
Azken urteetan sortu den ''Arte[faktua]'' saioa ''Sautrela''ren jarraipen gisa defini daiteke, izan ere, antzeko edukiak eskaintzen ditu. [[Yolanda Mendiola|Yolanda Mendiolak]] zuzenduriko saioak, besteak beste, idazleei elkarrizketak egiten dizkie, nobedadeen berri ematen du eta liburuen gomendioak ematen ditu, dena ere, modernitatearekin uztartuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Literaturari buruzko saioa, Yolanda Mendiolak aurkeztuta {{!}} Artefaktua EITB|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref>
 
==== Hitzetik Hortzera ====
 
Saio honek duen beste berezitasun bat urteetan zehar pairatu duen moldaketa da, azken urteetan internetera jauzi egin eta belaunaldi berrien inguruan programa mordoa sortu baitu, emakumeek bertsolaritzan egin duten lekua erreparatzeaz gain. Azken finean, "bertsolaritzaren ekosistema osoa" bildu du saio honek, 2018an bere zuzendari zen [[Eneritz Urkola|Eneritz Urkolak]] adierazi bezala.<ref name=":1" />
 
==== Herri txiki infernu handi ====
{{Sakontzeko|Herri txiki, infernu handi (telebista saioa)}}
[[2015|2015eko]] [[Urtarrilaren 4|urtarrilaren 4an]] estreinatu zen saioa dugu.<ref name=":5">{{Erreferentzia|izenburua=Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Euskal Herriko herri txikietan barrena|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Saioan, [[Mikel Pagadizabal]] eta [[Zuhaitz Gurrutxaga]] aurkezleek Euskal Herriko zenbait herrietara bidaiatzen dute, hala, bertako kultura, ohitura eta batez ere, xelebrekerien berri emateko. Horrez gain, [[Sebastian Lizaso]] bertsolariak hiru bertso botatzen ditu programako, herrian zehar aurkezleek ezagutu dituzten pertsonekin lortura estua izan ohi dutenak. Gainera, saioaren beste berezitasun bat ikus-entzuleek duten protagonismoa da, izan ere, aurkezleek herri jakin bat bisitatu eta gero, grabatu dituzten elkarrizketa eta pasarteak frontoi batean erakusten dituzte, herritarren aurrean. Era horretan, herritarrek pasarteak ikusterakoan dituzten erreakzioak grabatzen dituzte eta zenbaitetan, parte ere hartzen dute.<ref name=":5" />
 
Euskal Telebistak inoiz igorri duen saiorik arrakastatsuena dugu hau, guztira, bost denboraldi grabatu dira eta 95 atal inguru, beste 15 saio berezirekin batera. Esan beharra dago, egun, 2019an, oraindik martxan dagoen programa bat dela. Izan duen arrakasta izugarria dela eta, [[Urte amaierako kanpaikadak (ETBn)|Gabonetako kanpaikadak]] antolatzeaz arduratu dira 2017tik aurrera. Aipatzekoa da, 2017an hasi zela Euskal Telebista kanpaikada hauek zuzenean igortzen. 2019an, Zuhaitz Gurrutxaga, [[Sara Gandara]] eta Mikel Pagadizabal arduratu ziren [[Urteberri-egun|Urteberri eguneko]] lehen saioaz, ETB 2n eta ETB 1n igorri zenaz, euskaraz gehienbat.<ref name=":5" />
 
=== Zientzia ===
5.736

edits