ETB 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
18. lerroa:
ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]] etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. [[90eko hamarkada|90ko hamarkadaren]] hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. [[1986|1986an]] ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, [[ETB 2]], edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan ([[Euskadi Irratia]] eta [[Radio Euskadi]]) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.
 
ETB 1ek euskara ikustarazteko eta sustatzeko saiakera ugari egin ditu eta egiten ari da, eskaintzen dituen eduki motetan ikus daitekeen bezala. Haren kate senideak ordea, ETB 2k, ez du euskararen aldeko jarrera hain nabarmena, izan ere, eskaintzen duen programazioa [[Espainia|Espainiako]] beste telebista kateenaren antzekoa da, horregatik, bertako telebistekin lehian dabil. ETB 1ek eskaintzen digun eduki bereziak euskal kulturari lekua egiten dio, adibidez, [[bertsolaritza]] (''Hitzetik Hortzera'' programaren bidez, adibidez), [[Pilota|euskal pilota]] (''ETB Kantxa'') edo [[Herri kirol|herri kirolak]] gaitzat dituzten programak igorriz. Euskal kulturgintzari, [[euskal idazle]] eta [[Euskal kantari|kantariei]] eta gure herriko [[Zientzialari|zientzialariei]] ere lekua egiten die. Ildo beretik, ETB 3-ren sorkuntzaren aurretik, haurrentzako programazio zabala eduki zuen, ''Betizu'' bezalako programekin. Aipatzekoa da, kirol munduan egin diren lehiaketa handi eta garrantzitsuenak (ACB Liga edo Txapeldunen Liga) beti euskaraz igorri direla telebista honetan.
 
[[2016|2016ko]] [[Abenduaren 21|abenduaren 21etik]] ETB 1-ek bereizmen altuko bertsio bat du erabilgarri EAEn, '''ETB 1 HD''' izenekoa. Horrek, aurretik martxan zegoen ETB HD telebista-katea ordezkatu zuen, zeinetan ETB 1 eta ETB 2-ren arteko nahasketa bat igortzen zen.
 
== Ikuslegoa ==