Evangelista Torricelli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
|irudia=Evangelista_Torricelli_by_Lorenzo_Lippi_(circa_1647,_Galleria_Silvano_Lodi_%26_Due).jpg
}}
'''Evangelista Torricelli''' ([[Faenza]], [[Italia]], [[1608]]ko [[urriaren 15]]a - [[Florentzia]], [[Italia]], [[1647]]ko [[urriaren 25]]a) fisikari eta matematikari italiarra izan zen, merkurioko [[barometroa]] 1643an asmatzeagatik ezaguna. [[Galileo Galilei-]]ren ikaslea izan zen, eta barometroa asmatzeaz gain baita ere optikan eta banaezinen metodoan aurrerapen esanguratsuak egin zituen.
 
== Bizitza ==
Evangelista Torricelli 1608ko urriaren 15ean jaio zen [[Faenza]]-n, [[Ravenna]]-ko probintzian; [[Erroma]]n. Bere gurasoak, Gaspare Torricelli eta Caterina Angetti oso txiroak ziren, eta Torricelli gaztearen talentuaz ohartzerakoan bere osaba Giacomo-rengana, Jacob bezala ezaguna, bidali zuten. Jacob frailea zen, eta Torricelliren heziketaz arduratu zen. 1624an bere osabak eskola Jesuita batean sartu zuen Faenzan matematika eta [[filosofia]] ikasteko. Bertan ikasten egon zen 1626ra arte, bere aita hil zen urtea, eta horren ondoren, 1627an Torricelli Erromara bidalia izan zen zientziak ikastera [[Benedetto Castelli]]-rekin (1579-1645), matematika irakaslea zena [[Sapienza]]-n eta [[Galileo Galilei|Galile]]oren lehenetariko ikaslea.
 
Torricellik Galileo Galileiren obra bat aztertu zuen, ''Dialoghi delle nuove scienze'' (''Zientzia berriaren dialogoa'') hain zuzen ere, 1630ekoa. Galileoren obra hainbat printzipio mekanikoren garapenean inspiratu egin zuen Torricelli, eta printzipio horiek ''De motu'' (''higiduraz'') bere obran jaso zituen. 1632an Castelli Galileorekin kontaktuan jarri zen bere ikaslearen lana erakusteko asmoz eta Torricelli bere ikasle bezala onartzeko. Galileok baietz esan zion Castelliren proposamenari, eta beraz, Torricelli Galileoren ikasle bihurtu zen. Hori dela eta, Torricelli [[Arcetri]]-ra mugitu zen non Galileorentzako lan egin zuen izkribu kopiatzaile gisa, bere ikasle zen bitartean.
11. lerroa:
Galileo hil ondoren, Torricelli Erromara bueltatu nahi zuen, eta horregatik [[Fernando II.a Medici]]-ren eskaintza onartu zuen. Modu horretan, Torricelli Erromara mugitu zen, non filosofo eta matematikari gisa izendatua izan zen eta [[Florentziako Akademia]]n irakasle postua izan zuen. Horrela, Torricelli betirako finkatu egin zen Erroman.
 
Torricelli 39 urterekin hil egin zen Florentzian, 39 urte bete eta 10 egunetara, 1647ko urriaren 25ean [[sukar tifoide]]az, eta lurperatu izan zen [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|San Lorentzo-ko Basilika]]n. Torricellik bere ondasun guztiak Alessandro Di Almagro bere adopziozko semeari utzi zizkion.
1868an, Faenzan Torricelliren estatua bat egin zen bere omenez, bere bizitza laburrean zehar zientziaren garapenean egindako aurrerapenengatik eskertzeko. Baita ere, [[7437 Torricelli asteroidea]] eta ilargiko Torricelli kraterra bere omenez izendatuak izan ziren.